Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean

Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.

  • Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
  • Zuzenak: urriaren 31, urriaren 31n

31 (HOGEITA HAMAIKA) zenbatzaileak -a itsatsia duenez, deklinatzean ez diogu ez beste -a bat alferrik erantsi behar, ez berez duena kendu behar. Hortaz, tankera honetakoak ez dira zuzenak:

  • *Etzi urriaren 31a izanen da. (Hemen *hogeita hamaikaa jartzen du).
  • *Etzi urriaren 31ea izanen da. (Hemen *hogeita hamaikaea jartzen du).
  • *Urriaren 31an jaialdia egingo dute Gasteizen. (Hemen *hogeita hamaikaan jartzen du).
  • *Urriaren 31ean jaialdia egingo dute Gasteizen. (Hemen *hogeita hamaikaean jartzen du).

Zuzenak izateko honela behar dute:

  • Etzi urriaren 31 izanen da.
  • Urriaren 31n jaialdia egingo dute Gasteizen.

Gutunetan-eta, tokia eta data idatzi nahi ditugunean ere:

  • Uharte, 2014ko urriaren 31
  • Uharten, 2014ko urriaren 31n

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *irailaren 11a, *irailaren 11ea, irailaren 11an, *irailaren 11ean sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude