Okerrak: *batzu, *batzuri, *batzurekin, *batzutan…

Euskara baturako okerrak dira izenburuko forma horiek zein beste batzuk.

Okerrak: *batzu, *batzuri, *batzuren, *batzurekin, *batzurengana, *batzurengandik, *batzurenganaino, *batzutan, *batzutako, *batzutatik…

Ondoko hauek dira horien ordain zuzenak:

Zuzenak: batzuk, batzuei, batzuen, batzuekin, batzuengana, batzuengandik, batzuenganaino, batzuetan, batzuetako, batzuetatik…

Euskaltzaindiaren 12. arauari jarraituta —Bat eta batzuk-en deklinabidea—,  forma horiek okerrak dira euskara baturako. Atzizkia -tzuk da, eta beti pluralean deklinatu behar da.

Honatx Internet sarean topatutako akats batzuk:

  • *Horra segidan gerlari buruzko hitz xume baina argigarri batzu.
  • *Batzutan, ametsak bete egiten dira.
  • *Batzuren ustez kea eta hipokrisia besterik ez da; beste batzuren iritziz, berriz, klimaren berotzea zein larria den konturatzen hasteko urratsa.
  • *Beste herrialde batzutako esperientziak…
  • *Batzurentzat benetako artea da, eta beste batzurentzat benetako adar jotzea.

Honela beharko lukete esaldi horiek:

  • Horra segidan gerlari buruzko hitz xume baina argigarri batzuk.
  • Batzuetan, ametsak bete egiten dira.
  • Batzuen ustez, kea eta hipokrisia besterik ez da; beste batzuen iritziz, berriz, klimaren berotzea zein larria den konturatzen hasteko urratsa.
  • Beste herrialde batzuetako esperientziak…
  • Batzuentzat benetako artea da, eta beste batzuentzat benetako adar jotzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude