Googlen arrastoa ezabatu nahi? Prestatu itsulapikoa!

Ane Urrutikoetxea / 2019-04-09 / 215 hitz

Internetetik guztiz desagertu nahi baduzu adi, milaka euroko kostea izan dezake eta…

Googlen sartu eta bilatu zure izen-abizenak. Agertzen den guztia zara. Beharbada pare bat orri topatuko dituzu zurekin lotutako informazioarekin; agian gehiago. Zure iraganarekin bakean bazaude eta ezkutatzeko gutxi baduzu, ez duzu zertan arduratu behar, baina gustuko ez duzun zerbait topatu baduzu, albiste txarrak ditugu zuretzat; Googlen zure arrastoa ezabatzea ez da batere erraza.

2014ko maiatzean, Interneteko bilatzaile handienak formulario bat txertatu zuen, norberaren informazioa ezabatzeko eskaera egiteko ahalmena eskaintzen duena. Behin eskaera eginda, gure inguruko informazioak bertan jarraituko du, baina gure izen-abizenak bilatzen dituztenek ez dute ikusiko. Zelako lasaitua, ezta? Dena den, formulario hau ez zen Googleren ideia izan, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak indarrean jarritako sententziaren ondorioa baizik; beharbada ezaguna egingo zaizue ahazte eskubidea.

Baina eskubide hori ez dago erabat bermatuta. Googlek berak azaltzen duenez, oreka bilatzen dute ezabatu nahi dugunaren eta informazio librea eskaintzeko bermearen artean. Hori dela eta, litekeena da zuen datuak ezabatzeko eskaera baztertua izatea. Hain zuzen, 2014 urtetik hona, eskaeren erdia baino gehiago bertan behera utzi ditu Googlek. Orduan, zer egin dezakegu?

Erantzuna ez zaizue gustatuko: ordaindu, eta asko. Nori? Datuak ezabatzeko zerbitzua eskaintzen duten enpresei. Hauek dira beren prezioen tarifak; 100 eta 1.000 euro bitarteezabatutako url bakoitzeko. Hori bai, ordaitzeko prest bazaude, enpresa horiek zure informazioa behin betiko ezabatuko dute Internetetik!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude