Izotzean ezkutatutako altxorra

BERRIA ikasgela / 2024-02-28 / 807 hitz

Nicolas Gonzalez ikerlaria, izotza moztu eta gero, Leioako (Bizkaia) Izotzalab laborategian. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Izotzean sortzen diren burbuila txikiak ikertzen dituzte Izotzalaben, Leioan. Han gordeta daude atmosferaren aztarnak. Burbuila fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela 800.000 urteko atmosfera, eta gerora zer bilakaera izan duen.Ondorio argi bat atera dute: «Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea orain arteko erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den».

Jarraitu irakurtzen

Euskara oinarri izango duen ChatGPT modukoa, gero eta hurbilago

BERRIA Ikasgela / 2024-02-06 / 344 hitz

Latxa hizkuntza eredu handiaren irudian llama bat eta ardi latxa bat irudikatu dituzte. Izan ere, Metaren LLaMA izeneko eredua hartu dute oinarri. HiTZ ZENTROA

HiTZ Zentroak euskarazko hizkuntza eredurik handiena garatu du: Latxa. Eredu horietan oinarritzen dira adimen artifizialezko txatbotak, eta euskara oinarri duen programa sortzeko lehen urratsa da Latxa.

Jarraitu irakurtzen

QUEEN KONG, libreki bizitzeko hautua

Héléne Vignal, Queen Kong, Elkar, 2023

Dena hasi zen Jéremierekin. Izpilku-usaina zeukan. Niretzat usain sexya zen, izpilikua. Ohartu nintzen azalak apur bat epeltzen zionean, lurrin horrek ate sekretu bat aktibatzen zuela nire hanken artean. Zuzen-zuzenean. Aldizka, izpilikua beste nonbait sumatuta ere, busti egiten nintzen. Itzel gustatzen zitzaidan hori.

Baliteke horrek zerikusiren bat izatea garbitu eta gero izaretan gertatzen den leungarriarekin. Izpiliku-usaina izan behar zuen lehen aldiz lehertu nintzenean. Zenbat urte nituen orduan? Zortzi edo. Ohean nengoen. Egon ezinik. Gogoratzen naiz bila nenbilela. Zerbaiten bila nenbilela, zeren bila jakin ez arren. Ausart sentitzen nintzen. Esploradore moduko bat. Banekien banuela zerbait esploratzeko. (…)

Lore zauritua

Castillo Suarez

Irudia: Leire Salaberria

Bihotzean daramaguna

gure hizkuntzaz baino ezin dugu adierazi.

Hitzak behar ditugu

maitasunaz hitz egiteko,

edo heriotzaz.

Hitzak behar ditugu

izendatzeko atsegin duguna zein gorroto duguna.

Hitzak behar ditugu

herabe gaudenean nagiak ateratzeko,

haserre gaudenean adiskidetzeko,

herriminez gaudenean urrutikoak gerturatzeko.

Gure hitzek lekukoak behar dituzte

gure galderak entzungo dituztenak,

gure eskaerak,

gure damuak ere bai.

Gure hitzek magala behar dute laketzeko.

Izan ere, lore zauritua da gure hizkuntza:

ederra eta, aldi berean, zaurgarria.

Gure hitzek babesa behar dute.

Babesik jaso gabe, ez baitago irauterik.

Babesik eman gabe, ez baitago bizitzerik.

Eskola kiroleko eta kirol federatuko epaileak, eraso eta irainen jomuga

BERRIA Ikasgela / 2023-11-21 / 646 hitz

Erasotzaile nagusiak gurasoak dira, baina entrenatzaile eta jokalariek ere jarrera oldarkorrak izan ohi dituzte haiekin. Horren ordez, partidetan espazio hezitzaileak sortzea eskatzen dute epaile eta adituek.

SASKIBALOIA. Bi saskibaloi epaile Euskal Ligako partida batean. Eskuinean, Abril Llorente.
Jarraitu irakurtzen