KiVa iritsi da ikasgelara

Gotzon Aranburu / 2017-01-14 / 613 hitz

Zazpi irakasle joan ziren iaz Finlandiara, KiVa ezagutzera, edo hobeto esanda, ikastera. Egunero jasotzen zuten formakuntza teorikoa Turkuko unibertsitatean, KiVaren filosofia eta ezaugarriak ondo barneratzeko eta ikasleekin, irakasleekin, eskoletako bestelako langileekin eta gurasoekin nola lan egin ikasi zuten fakultatean. Praktikak eskoletan egin zituzten, KiVa talde batean integratuta, bullying kasu bat detektatzen denean nola jokatu ikasteko. Irakasle horietako bat Ane Jalon da, Gipuzkoako ikastolei KiVa formakuntza emateaz arduratuko dena.

Jarraitu irakurtzen

“Eskolako jazarpenaren aurrean, ikastetxeak gehiago kezkatzen dira beren izen onaz adingabeak babesteaz baino”

Consumer / 2016-03 / 790 hitz

Bi milioi eskola-ume inguruk jasaten dute jazarpena Espainiako Estatuan, eta horietatik, 100.000 eta 200.000 artean izango dira intentsitate handiko jazarpenaren biktima. Carmen Cabestanyk emandako datua da. Irakaslea da bera, eta No al Acoso Escolar (NACE) elkarteko idazkaria (Eskola Jazarpenik Ez), eta azpimarratzen du arazo hori handitzen ari dela eta gero eta adin txikiagoetan agertzen dela. Administrazioek eta ikastetxeek egiazko inplikaziorik ez dutela salatzen du; tabutzat hartzen dutela dio, eta ezkutatu egin nahi izaten dutela. Haren iritziz, borondatez eta zentzuz jokatuta, ez litzateke zaila arazoari aurre egitea, indarrak prebentzioan eta antzemateko moduetan jarrita eta adingabeei entzunda eta haiek babestuta.

Jarraitu irakurtzen

Ana Isabel Perez, EHUko zuzenbide irakaslea: «’Bullying-‘a prozesu bat da, ez portaera bat; horrek larritzen du»

Garikoitz Goikoetxea / 2014-09-21 / 748 hitz

Eskolako jazarpenaren lege egoera ikertu du Perezek. Zailtasun batzuk badira kasuak zigortzeko: frogatu ahal izatea, adibidez. Ikastetxeek arduraz jokatu behar dutela nabarmendu du irakasleak.

Jarraitu irakurtzen