Haragi prozesatuak minbizia eragiten duten gaien artean sartu ditu OMEk

Jon Rejado / 2015-10-27 / 696 hitz

Haragi prozesatua minbizia eragiten duten gaien zerrendan dago, atzoz geroztik. IARC Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak «nahiko ebidentzia» antzeman ditu haragi mota hori jatearen eta kolon eta ondesteko minbizia izatearen arteko lotura egiteko; kontsumo hori «arrisku mailaren handitze txikiekin» erlazionatu dute ikertzaileek. Halaber, OME Osasunaren Mundu Erakundearen menpeko agentziak jakinarazi du haragi gorria ere «ziur aski» kantzerigenoa dela. Azken horren kasuan, ordea, ez dago nahiko frogarik.

Continue reading

Errugbian ahal bada…

Jon Rejado / 2015-09-15 / 759 hitz

Talde inklusiboenaren saria jaso du Escor Gaztedi taldeak Bradfordeko Munduko Errugbi InklusibokoTxapelketan. Duela hiru urte hasi zuten egitasmoa, Down Araba-Isabel Orbe elkartearekin lankidetzan, errugbiaren balioen alderdi barneratzailea nabarmenduz.

Continue reading

Mende laurdena zerura begira

Jon Rejado / 2015-05-29 / 1.052 hitz

1983. urteko uholdeetan izandako informazio falta errepika ez zedin, 1990. urtean sortu zuten Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentzia; 25 urteren buruan, iragarpenaren gainetik, «inpaktu meteorologikoak» aurreikusteko egindako lana nabarmendu du Jose Antonio Arandak.

Continue reading

Angel Perez Gomez, Zientzien Didaktikan katedraduna «Derrigorrezko hezkuntzan, azterketek ez dute zentzurik»

Jon Rejado / 2015-03-14 / 760 hitz

Perez Gomezek uste du eskolek eman beharko lizkieketela umeei beren ikasketa prozesuan gidari izateko baliabideak, eta modua jarri beharko litzatekeela «irakaskuntza pertsonalizatua» egiteko.

Continue reading

Jorge Cardona, Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna: «Justiziari eskatu behar zaio umeekin adiskidetsu izateko»

Jon Rejado / 2014-11-19 / 801 hitz

Justizia sisteman haurren interes gorena bermatzeko arazo nagusiak formakuntza eta baliabide falta dira, Cardonaren iritziz; halaber, epaiketen prozesuen epeak laburtzeko beharra nabarmendu du. Continue reading