Adingabeen erdiak teknologia neurriz kanpo erabiltzen du

Gazteberri / 2018-03-28 / 463 hitz

Asko dira Interneten erabilera oker batek gazteengan sor ditzakeen arazoak. Adituen ustez, pantaila aurrean denbora asko emateak gainestimulazioa eta arretaren dispertsioa eragiten du. Kasu larrienetan, gehiegizko erabilerak menpekotasuna eragin dezake eta, horrekin batera, arazo larriak sozializazioan.

Jarraitu irakurtzen

Smart drinks, energy gazte

Nerea Segura / 2018-02-28 / 464 hitz

Jarabe zaporea duten arren, urtero jarraitzaile sutsu gehiago dituzte. Nerabe eta gazteen % 68k egunero edaten ditu. Baina zer dira edari energetikoak? Freskagarri bizigarriak! Ura, karbohidratoak, kafeina, aminoazidoak, bitaminak eta, zenbaitetan, sendabelarren estraktuak dituzte. Horrela esanda, superfood dirudite. Baina, inondik ere ez.

Jarraitu irakurtzen

Ikasle gazteak eta kirol-apustuen moda

Mikel Garcia Idiakez / 2017-01-08 / 229 hitz

Kezkatuta dago Bigarren Hezkuntzako irakaslea: tabernetan kirol apustuak egiteko dauden makinetan eta interneteko webetan gero eta ikasle gehiago dabil, aisialdirako plana ere bada hainbatentzat, eta horren ondorioei ez diegu nahikoa arreta jartzen. Datuek ere halaxe diote: gero eta gazteagoa da apustulariaren profila; gero eta handiagoak dira ludopatiaren atzaparrak.

Jarraitu irakurtzen

Banekien horrela izango zela…

Ane Vaz / 2018-01-14 / 205 hitz

Lehen aldiz ikusi zintudanetik banekien gure harremana nahiko berezia izango zela. Begi bistan oso erakargarria zinela pentsatu nuen, eta hori, oso inportantea da niretzat. Oso ondo hasi genuen gure harremana, elkar ikusten genuen eta ez zegoen inolako arazorik, dena ezin hobeto zihoan. Institutua hasi nintzenean, erlazioa ez zen aldatu, egunero elkar ikusten segitzen genuen eta azterketaren bat baneukan, gutxiago ikusten genuen elkar.

Jarraitu irakurtzen

Sare sozialen artaldean

Xabi Madorran / 2017-10-09 / 347 hitz

Esnatu eta oraindik adurra darizula, besoa ahal bezala ondoko ohe-mahaira jaurti eta iratzargailu demonioa gelditzen duzu —gaitz erdi!—. Hurrengo pausoa? Bai, beso baldar bera, kanabera bat balitz bezala, mahaira jaurtitzea, ea sakelakoak teink egiten duen. Behin mugitzen ez den objektu bat arrantzatuta —kostata, gainera—, azken pauso xelebrera iristen zara: segapotoa zure parean desblokeatzea eta begiak trepeta ahalguztidunaren argi itsugarriari ohitzea. Lehenengo begi bakar batekin begiratzen duzu pantaila; gero argitasuna jaisten duzu; eta, azkenean, zerbait irakurtzeko gai zara, bejondeizula!

Jarraitu irakurtzen

24 ordu deskonektatuta

Jon Fernandez / 2017-05-28 / 1558 hitz

Imajinatu egun oso bat Internetik gabe. Aukera gertaezina da, adituen arabera, baina irudikatze hutsak agerian uzten du gaurko bizimoldearen zibermendetasuna. Balizko egun hori osatu du BERRIAk, EHUko Jesus Ibañez segurtasun informatikoko adituaren eta Maialen Garmendia soziologoaren laguntzarekin.

Jarraitu irakurtzen