Bideak izan dezan denentzako tokia

Edurne Elizondo / 2017-07-27 / 1033 hitz

Bizikletaren gainean gaudenean, gure gorputza da txasisa”. Patxi Etxenikerenak dira hitzak. Txirrindularitza du aspaldiko zaletasun. “47 urte ditut, eta 30 daramatzat bizikletaren gainean”. Ez du utzi nahi, biziki maite duelako, baina aitortu du saiatzen dela ibilgailu gutxiago dituzten bideak aukeratzen. “Arriskua, halere, edozein tokitan da”. Duela urtebete luze, Etxenike eta haren semea harrapatu zituen auto batek, Endarlatsa inguruan. Lesakan bizi da Etxenike, eta Behobiarako bidea hartu zuen semearekin batera. “Bazterbidean ginen gu, bata bertzearen atzean; autoa gainera etorri zitzaigun. Gidariak ikusi gintuen, baina oharkabetu, eta harrapatu gintuen”, gogoratu du.

Jarraitu irakurtzen

Errepide zati bat nahi du bizikletak

Edurne Elizondo / 2016-10-21 / 1142 hitz

Atzerapauso bat da hau. Iruñea oraindik ere 1990eko hamarkadako hiri bat da. Autoz betetako hiria, alegia”. Aitor Txarterinak erran ditu hitzok. Iruñeko bertze hamaika txirrindularirekin batera egin du bat 8-80 Iruñea izeneko plataforman.

Jarraitu irakurtzen

Basoen erabileraren harian

Iker Tubia / 2015-10-29 / 1.047 hitz

Ez da inorena, eta guziena da, era berean. Baina, guziena izateak, batzuetan, ekar dezake arazoren bat. Ez da ohikoena, baina gatazka iturri izan liteke basoa. Basoa baino gehiago, basoa erabiltzen dutenen jardunen arteko talkak. Onddo biltzaileak, ehiztariak, nekazariak, txirrindulariak… denak elkartzen dira han, eta beharrezkoa dute elkar ulertzea.

Jarraitu irakurtzen