Kategoriaren artxiboa: Ortografia

Irakasgaien izenak: letra larriz ala xehez?

OKERRAK: “Euskara eta literatura”, “Biologia eta geologia”, “Fisika eta kimika”, “Konstituzio zuzenbidea III”…

ZUZENAK: “Euskara eta Literatura”, “Biologia eta Geologia”, “Fisika eta Kimika”, “Konstituzio Zuzenbidea III”…

Irakasgaien izenen idazkera dela eta, Euskaltzaindiaren 200. arauan (107. orrialdean) hauxe jasotzen da hitzez hitz: Hezkuntza arautuko irakasgai ofizialen izendapena osatzen duten izenak eta adjektiboak letra larriz hasita idazten dira.

Okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…

Idazkera okerrak: *AEK-ko / *UPN-n / *GKE-en / *AHT-tik…

Idazkera zuzenak: AEKko / UPNn / GKEen / AHTtik…

Euskaltzaindiak 196. arauan erabakitakoaren arabera, testu arruntetan, kasu-markak zuzenean eransten zaizkio siglari, marratxorik erabili gabe —sinboloetan ez bezala—.

Honatx Interneten topatutako idazkera oker batzuk:

-*AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.

-*UPN-n ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.

-*Euskal Herriko GKE-en azoka solidarioa egin dute Bergaran.

-*Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHT-tik ere.

Honela beharko lukete zuzenak izateko:

-AEKko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera.

-UPNn ez dela sakoneko ezer aldatuko salatu dute.

-Euskal Herriko GKEen azoka solidarioa egin dute Bergaran.

-Ez du kendu dirurik Guggenheimetik, ezta AHTtik ere.

Jarraitu irakurtzen

1 km ala km 1 ? / 1 € ala € 1? / 1 °C ala °C 1? …

Oker: km 1, € 1, °C 1…

Zuzen: 1 km, 1 € , 1 °C…

Euskaltzaindiak 197. arauan ezarritakoaren arabera, 1 zenbakia sinboloaren aurretik idazten da —gainerako zenbakiak idazten diren bezala— .

Hortaz, honako hau da idazkera egokia:

1 km, 1 € , 1 °C…

Hala ere, irakurtzeko garaian, irakurketa naturala egin behar da, hau da, neurri unitatearen ondoren esan behar da.

Hortaz, hau da irakurketa egokia:

kilometro bat, euro bat, gradu bat…

Jarraitu irakurtzen

OKERRAK: *18€, *2kg, *10cm, *22ºC…

OKERRAK: *18€, *2kg, *10cm, *22ºC

ZUZENAK: 18 €, 2 kg, 10 cm, 22 ºC

Azalpena: zenbakiaren eta sinboloaren artean hutsune edo tartea utzi behar da.

Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait akats:

  • *Baina 18€ balio du liburuak, ez 23€.
  • *Lau astetan 2kg baino gehiago galdu ditu.
  • *Bakoitzak 10cm inguru luze eta 6cm zabal ditu.
  • *Udan zenbait hilabetetako batez besteko tenperaturak 22ºC-ren gainetik ibili ohi dira.

Honela behar dute zuzenak izateko:

  • Baina 18 € balio du liburuak, ez 23 €.
  • Lau astean 2 kg baino gehiago galdu ditu.
  • Bakoitzak 10 cm inguru luze eta 6 cm zabal ditu.
  • Udan zenbait hilabetetako batez besteko tenperaturak 22 ºC-ren gainetik ibili ohi dira.
Jarraitu irakurtzen

Okerrak: “aurrerapausu” eta “aurrera pausu”

Euskara batuan okerrak dira aurrerapausu eta aurrera pausu idazkerak. Euskaltzaindiaren Hiztegian aurrerapauso ematen da ontzat.

aurrerapauso

iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.

Jarraitu irakurtzen