Etxegabeei jaten emateagatik atxilotuak

Mikel Garcia Idiakez / 2017-01-16 / 278 hitz

Premia dutenei kalean jaten emateko baimen berezia behar duzu Tampa hirian (Florida, AEB), eta baimena lortzeko, aseguru poliza bat ordaindu behar da eta paper burokratiko ugari bete. Etxegabe eta txiroen artean jan-edana banatzea garesti ateratzen da, kontuan hartuta ez dela egun bakarreko zeregina. Horregatik, baimen hori gabe ari ziren Food Not Bombs erakundeko kideak Tampa erdiguneko parke batean jatekoa banatzen, eta poliziak atxilotu egin zituen.

Jarraitu irakurtzen

Iñaki Williams: “Futbola eta futbolariok burbuila batean bizi gara”

Zuriñe Maguregi / 2017-10-12 / 358 hitz

Bilbon jaioa eta Errotxapea auzo iruindarrean bizitakoa. Pantera beltzaren abiadurak ez du parekorik talde txuri-gorrian. Maitatua eta mirestua, kritikatua eta gutxietsia; Futbola beti gustuko izan badu ere, kirol honek dakartzan inkoherentzien aurrean oinak lurrean mantentzeko borrokan dihardu Iñaki Williams (1994). Berarekin egon gara futbolaz eta futbola ez denaz aritzeko.

Jarraitu irakurtzen

On line ere, rolak eta estereotipoak betikotzen

Nagore Vega / 2017-01-12 / 599 hitz

Aste honetan bolo-bolo ibili da artikulu hau gure sare sozialetako hormetan: Tetas y chistes machistas: el asqueroso mundo de los grupos de WhatsApp de tíos (Titiak eta txiste matxistak: mutilen WhatsApp taldeen mundu nazkagarria). Argi laburtuta dago bertan: biolentzia matxista sareetatik ere iristen zaigu. Eta barre egiten dugu, gaitzetsi gabe. Taldeek agintzen dute, ia inork ez du dudan jartzen gertatzen eta esaten dena, are gutxiago kritikatu edo salatu. Denak balio du.

Jarraitu irakurtzen

Teoria hutsa izan ez dadin

Asier Garcia Uribarri / 2017-01-12 / 643

Hiztegia, gramatika eta, orain, literatura. Euskarazko autore klasikoen ordena berari jarraitu die Aitor Aranak Izarbeibarko euskararekin. Hamar urtez ikertu du Aranak XX. mendearen hasieran galdutako euskalkia. Hainbat lan teoriko publikatu eta gero, literaturarako saltoa ematea erabaki du Izarbeibarko ipuñak lanarekin. Ibarreko toponimo, atsotitz eta kondairetan oinarrituta, hamar ipuin idatzi ditu. “Koldo Colomo Garesko euskara teknikariak material ugari pasatu zidan ibarreko kontuen inguruan. Irakurri ahala ipuin bat idazteko moduko trama bururatzen zitzaidanean aukeratzen nuen gaia”, azaldu du Aranak.

Jarraitu irakurtzen

Chhoti Maa. Rap abeslaria: «AEBetan migratzaileen kultura nahi dute, baina ez dute pertsona nahi»

Lander Muñagorri Garmendia / 2017-01-11 / 626 hitz

Mendebaldeko gizartean migratzailea objektu edo terrorista gisa ikusten dela salatu du Maa rap abeslariak. «Haiek gure baliabideak ustiatzearen eraginez migratu behar dugula ahazten zaie, ordea».

Jarraitu irakurtzen

Gailuen bateriak nola kargatu? (sarri eta ez topera)

sustatu.eus / 2017-01-10 / 372 hitz

Gutako askoren eguneroko jokaera izaten da: egun guztian zehar mugikorra erabat xurgatu, ia-ia bateriarik gabe laga arte, eta, ondoren, gau osoan entxufatuta kargatzen utzi. Bada, horixe omen da gure gailuen bateriak izorratzeko modurik onena. Izan ere, nahiz eta ezinezkoa den gailu eta bateria guztientzat errezeta bakarra ematea, oro har, onena da bateriak sarri kargatzea eta denbora laburrez. Horrela eginez gero, askoz hobeto funtzionatuko dute eta gehiago iraungo dizuete.

Jarraitu irakurtzen

Hiru hilean behin

Nora Arbelbide Lete / 2017-01-11 / 1318 hitz

Hilekoak urtean lau alditara pasatzeko aukera eskaintzen duen Seasonique antisorgailua saltzen hasi dira Euskal Herrian; hilekoak traba direlakoan, horiek saihestea du lelotzat laborategiak, emazteek hilekoekin daukaten harremana galdekatuz.

Jarraitu irakurtzen