Izotzean ezkutatutako altxorra

BERRIA ikasgela / 2024-02-28 / 807 hitz

Izotzean sortzen diren burbuila txikiak ikertzen dituzte Izotzalaben, Leioan. Han gordeta daude atmosferaren aztarnak. Burbuila fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela 800.000 urteko atmosfera, eta gerora zer bilakaera izan duen.Ondorio argi bat atera dute: «Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea orain arteko erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den».

Jarraitu irakurtzen

QUEEN KONG, libreki bizitzeko hautua

Héléne Vignal, Queen Kong, Elkar, 2023

Dena hasi zen Jéremierekin. Izpilku-usaina zeukan. Niretzat usain sexya zen, izpilikua. Ohartu nintzen azalak apur bat epeltzen zionean, lurrin horrek ate sekretu bat aktibatzen zuela nire hanken artean. Zuzen-zuzenean. Aldizka, izpilikua beste nonbait sumatuta ere, busti egiten nintzen. Itzel gustatzen zitzaidan hori.

Baliteke horrek zerikusiren bat izatea garbitu eta gero izaretan gertatzen den leungarriarekin. Izpiliku-usaina izan behar zuen lehen aldiz lehertu nintzenean. Zenbat urte nituen orduan? Zortzi edo. Ohean nengoen. Egon ezinik. Gogoratzen naiz bila nenbilela. Zerbaiten bila nenbilela, zeren bila jakin ez arren. Ausart sentitzen nintzen. Esploradore moduko bat. Banekien banuela zerbait esploratzeko. (…)