Kategoriaren artxiboa: Adina
Atea irekitzeko, ordubete besterik ez
Ihintza Elustondo / 2015-10-17 / 653 hitz
Gela batean ixten ditugu parte hartzaileak. Eta atea irekitzeko hainbat gauza aurkitu behar dituzte: giltzarrapoak giltzarekin edo konbinazioarekin irekiz… Truko eta jolas ezberdinak gainditu behar dituzte. Eta ordubete dute buruari bueltak emateko». Ander Olazabalaga Bilboko The X Door enpresako langilea da, eta hala azaldu du haien enpresan izan daitekeen esperientzia. Hirurogei minutuko tartea dute partaideek helburua betetzeko: atea irekitzea lortzea.
«Yamaguchi parkera joatea maite dut; nire herrimina, baina, janariari lotuta dago»
Iker Tubia / 2015-10-18 / 1.343 hitz
Iruñeko Hizkuntza Eskolaren pareko kafetegian, erdal hitzen artean, euskaraz mintzatu da Keiko Suzuki. Nagoya hirian sortu zen, Japonian, eta euskal hizkuntzan oso ongi moldatzen da. Japonia eta Euskal Herria lotu ditu, tabernan euskaraz egin den solasaldi bakarrean.
Bihotz kolpe elektrikoz
Edu Lartzanguren / 2015-10-17 / 1.100 hitz
Ikurrinez apainduriko bizikleta bat ikusi da nazioarteko prentsan azken egunotan. Miarritzen (Lapurdi) «munduko lehen hidrogeno bizikleta elektrikoa» aurkeztu dutela esan zuten ingelesezko izenburuek. Errealitatea apur bat apalagoa da: badira beste hidrogeno bizikleta batzuk munduan, baina prototipoak dira. Miarritzeko Pragma enpresak Alpha izendatu duen bizikletaren berezitasun nagusia, berriz, «industrialki ekoizteko» diseinatu dutela da, Christophe Bruniau merkataritza garapenaren arduradunak esan duenez. Hidrogeno edo litiozko bateriak erabili, bizikleta elektrikoaren bolada da. Herbehereetan, dagoeneko, saldutako bizikleten laurdenak elektrikoak dira.
«Pasioarekin eta dibertituz errazagoa da jarraitzea»
Urtzi Urkizu / 2015-10-16 / x hitz
Aurrekontu eskaseko film laburrak egiten hasi zen gaztetan Ruben Ontiveros (Basauri, Bizkaia, 1977). Azkeneko hamarkadan, Interneterako telesail arrakastatsuak idatzi eta zuzendu ditu. Aurten, Basauri Mirror ari da zuzentzen, ohi moduan, Borja Perez aktorearekin.
Gogortasuna atzean utzitako itzulera
Mikel Lizarralde / 2015-10-15 / 291 hitz
Izenburuak horretarako parada ematen duenez, Inoiz egin dugun diskorik onena ote da Ze Esatek taldearen lanik biribilena? Galderari izkin eginez erantzun dio Jokin Gilisagasti taldeko bateria jotzaileak: «Joseba Poncek egin du azaleko tximuaren argazkia, eta marrazki horrekin lotzen da izenburua. Gu, behintzat, tximuarekin identifikatzen gara». Laugarren lan luzea du Donostia aldeko bederatzikoteak, baina Gilisagastirentzat aurrenekoa da. «Jokin iaz hasi zen gurekin, eta horrek zerikusia izango du!», egin du ñabardura Jabi Rodilek, abeslarietako batek. Diskoa Bonberenea Ekintzak-ek eta Mirentxu Recordsek argitaratu dute, elkarlanean.
Hasi da norabide berria
Garikoitz Goikoetxea / 2015-10-13 / 995 hitz
Horma bat. Nafarroan euskara nolako egoeran dagoen erakusteko, irudi hori erabili zuen joan den apirilean Kontseiluak, aldaketa eske Iruñean eginiko ekitaldian. Harresi bat, euskarari aurrerabidea mozten ziona. Aldaketa handiak izan dira ordutik. Gobernu berriak euskara zokopetik ateratzeko hitza eman du. Hezkuntza da gakoetako bat. Euskarazko irakaskuntza herrialdeko sare publiko osora hedatuko dute irailean, Euskararen Legea aldatu zutenean ezarri zutenez. Jada hasi dira aldaketak, ordea: hiru herritan, euskarazko D eredua lortu dute, UPNren gobernuek urte luzez ukatutako aukera. Eta, giro horretan, pausoak ematen hasi dira udalak: eremu ez-euskalduna utzi eta mistora pasatzeko eskatu dute Antzinek eta Villatuertak. Litekeena da udal gehiagok ere eskari berbera egitea. Horma pitzatzen hasi da.