Ane Insausti Barandiaran / BERRIA mantangorri / 2025-10-09
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Berria egunkaria
Zerraldoan bizirik
Uraren ospitaleak
BERRIA Ikasgela / 2025-05-20 / 874 hitz
Harraskatik eta komun zulotik botatakoa garbitu egin behar da itsasoa ez kutsatzeko, eta horretaz arduratzen dira araztegietan. Prozesu konplexu baten bidez, ura arazten dute, baita lohia sortu ere.
Jarraitu irakurtzenPantailetan euskaraz bizi, egunez egun
PANTAILAK EUSKARAZ-EK PANTAILALDIRAKO PROPOSATU DUEN EGUTEGIA:
- Maiatzak 6: Irlandako Kneecap filma, euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian (20:00).
- Maiatzak 7: Sakelakoa eta ordenagailua euskaraz konfiguratu.
- Maiatzak 8: Zernonikusi aplikazioa deskargatu, eta euskarazko eduki bat ikusi.
- Maiatzak 9: Argia Multimedia kanaleko dokumental bat ikusi.
- Maiatzak 10: Zinema areto batera joan, eta, euskarazko filmik ez badago, euskararentelefonoa.eus helbidean salaketa jarri.
- Maiatzak 11:Berria.eus-eko edo Ikasgelako bideo bat ikusi.
- Maiatzak 12:twitch.tv/gameerauntsia kanalean, bideojokoei buruzko saioa ikusi (17:30).
- Maiatzak 13: Euskal Encodings web orrian eskaintzen duten euskarazko film batez gozatu.
- Maiatzak 14:Urak eginen du bide dokumentala ikusi: Kanalduden, 20:00etan, edo Hamaikan, 22:00etan.
- Maiatzak 15: Euskaraldian ere, pantailetan euskaraz bizi!
Arabiar jatorriko euskarazko hitzen lilura
BERRIA Ikasgela / 2025-03-18 / 725 hitz
Arabismoak ez dira falta euskaran. Egunerokoan arabiar jatorriko hainbat hitz erabiltzen ditugu: alkate, azoka, izara… Koldo Mitxelenak iradoki zuen bazirela euskarak zuzenean hartutako maileguak.

Lehen aldiz, munduko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zuen 2024an
BERRIA Ikasgela / Ion Orzaiz / 2025-01-14 / 335 hitz
Inoizko urterik beroena izan zen iazkoa, Europako Batzordearen Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuaren arabera. Planetaren batez besteko tenperatura 15,1 gradukoa izan zen, industria aurreko aldian baino 1,6 gradu gehiagokoa.
Jarraitu irakurtzenLore kolore
Berria/ Mantangorri / 2024-11-16
Udaberria iristean, loreek kolorez betetzen dituzte zelaiak eta belardiak. Gogoa ematen du denak bildu eta etxera eramateko. Baina landareentzat beharrezkoak dira; ugaltzeko behar baitituzte. Horiei esker jaiotzen dira landare berriak!
Landare batzuek intsektuen laguntza behar dute ugaltzeko. Hortaz, usain goxo-goxoa zabaltzen dute, eta kolore bizi-biziak janzten dituzte. Horrela, intsektuak erakartzen dituzte: tximeletak, erleak, liztorrak… Hantxe ibiltzen dira denak, lorez lore, dantzan eta jolasean.
Fruitu-arbolek, adibidez, asko eskertzen dute tximeleten eta erleen laguntza. Izan ere, hegaka, batetik bestera joaten direnean, loreen hautsa eramaten dute, polena. Polen horren bidez, loreetatik haziak sortzen dira eta fruituak hazten dira: sagarra, gerezia, udarea…
Lore gehienek asko maite dute Eguzkia, batez ere, ekiloreak. Beti Eguzkiari begira dago! Goizetan, ekialdera begira jartzen da; eguerdian, tente-tente; arratsaldean, mendebaldera begira. Eta iluntzen hasten denean, burua makurtzen du, eta lotan bezala geratzen da, berriro Eguzkia atera arte.
Eguzki-loreak ikusgarriak ere badira, eta esanahi berezia dute: iraganean, etxeko atean jartzen ziren, etxea izaki gaiztoetatik babesteko. Oraindik ere, leku askotan jartzen dituzte, bereziki, herri txikietan eta baserrietan.

