DANA

naiz. / Maria del Rio / 248 hitz

Azkeneko asteetan albiste txar eta hunkigarriek mugiarazi gaituzte. Valentzian gertatutakoaz asko hitz egin dugu denok, batez ere, tragediak utzitako hildakoez eta desagertutakoez, galera material handiez, oinarrizko zerbitzuen faltaz eta berreraikuntza zail eta luze bati ekiteko beharraz. Irudi ikaragarriak ikusi eta dramaren kontakizunak sarritan entzun baditugu ere, ezinezkoa da ondorioez erabat jabetzea. Ekidinezina zaigu, gainera, tarte batez bada ere, 1983ko uholdeetan pentsatzea. Hori bai, beste une historiko batean gaude; astintzen gaituen krisi klimatikoaren ondorioak dira oraingoak. Izan ere, DANA bezalako muturreko fenomeno meteorologikoak areagotzen ari dira, eta gero eta ohikoagoak bilakatzen.

Hainbat gai garrantzitsu aztertzeko aukera ere izan dugu. Negazionismo klimatikoaren eragina, dudarik gabe. Zientziarekiko konfiantza ezak ebidentziak ukatzera garamatza; are gehiago, gelditasunera garamatza eta hori bai dela okerra. Fenomeno horiek saihestu ezin badira ere, ondorio suntsitzaileak gutxitzeko aukerak ditugu. Urgentziaz jarri behar dugu agendan uholde-arriskuko eremuak ekiditen dituen hirigintza arduratsua; dagoena hobetuko duten ingeniaritza-lanak; herritarrentzako prebentzio-plan egokiak, pertsonak eta interes publikoa interes ekonomikoen gainetik lehenesten dituztenak; eta zerbitzu publikoen indartzea.

Kontuan hartzeko beste gako kezkagarria da inork ez kapitalizatzea sortutako amorrua eta itxaropen eza. Lehenengo uneko shock egoera buloak zabaltzeko baliatu da, eskuin-muturraren ohiko gaiei lotuta daudenak, hala nola arrazakeriari buruzkoak. Trumpen garaipenak, gainera, ez du baikor izaten laguntzen. Baina funtsezkoa da ikusitako elkartasun keinuei eta irudiei aitortza egitea. Hango lagunek, gainera, hitz egin didate  auzo elkarteak eta hainbat eragile antolatzeko izaten ari diren gaitasunaz eta indarraz. Beharrezkoa da, lehenbailehen, zientzia eta herritarren parte-hartzea gobernantzan txertatzea, jakinda hartu behar izango diren neurri denak ez direla erosoak izango.

Norbere datuak azalaren azpian txertatuta

Camille Bass-Wohlert / 2018-05-27 / 486 hitz

Sustatzaileek onurak baino ez dituzte nabarmentzen. Norbere datuak azalaren azpian txertatzeak bizimodua errazten diela diote erabiltzaileek. Badira, ordea, arriskuez ohartarazten dutenak, bai osasun mailakoez baita datuen babesari dagozkionak ere. Suedian gero eta jende gehiago ari da inplante elektronikoak jartzen eta haiekin giltzak edota sarbide txartelak ordezkatzen.

Jarraitu irakurtzen

Asier Barandiaran, filologoa: «Nafarroako literatura momentu garrantzitsuetan egon da presente»

Ariane Kamio / 2018-05-28 / 685 hitz

Nafarroako idazle euskaldunen antologiaren lehen liburukia argitaratu du Nafarroako Gobernuak, Asier Barandiaran (Galdakao, 1970) koordinatzaile. Bernard Etxepareren lanetatik abiatu eta Franzisko Laphitzerainokoa da ibilbidea. Erdi Aroa, Errenazimentua eta Erromantizismoa hartzen ditu tartean. Bidean dira XX. mendetik aurrerakoak biltzen dituzten liburuki gehiago.

Jarraitu irakurtzen

Normaz kanpoko emakumea, mundu arraro batean espioi

Mertxe Aizpurua / 2017-10-21 / 910 hitz

Bi aukera soilik zituen: jasanezina egiten zitzaion pobrezia onartzea ala arriskuaren amildegi estuan sartzea. Muga zorrotz horren artean hautua egitera behartuta zegoen. Eta egin zuen. 

Jarraitu irakurtzen

Triatloia gazteentzat

Gotzon Aranburu / 2017-04-14 / 782 hitz

Triatloia eta umeak. Bi hitz itxura batean kontrajarriak, ez baititugu imajinatzen adin txikikoak kirol hirukoitz gogor hori praktikatzen. Baina pixka bat sakonduz gero, ikusten da triatloiaren klixea –Iron Man, alegia– ez datorrela bat errealitatearekin, eta umeentzako gozamen hutsa izan litekeela korrika egitea, igeri egitea eta bizikletan ibiltzea, beti ere poliki poliki hasiz gero eta irakaske egokiak bidelagun izanda.

Jarraitu irakurtzen

Grezian ez aurrera ez atzera geratu diren errefuxiatuek futbola maite dute

Patxi Gaztelumendi / 2017-02-11 / 606 hitz

Urrunetik etorritako gazte askoren ametsa da orain Europa. Batzuk harrapatuta daude Grezian, eta denbora da soberan duten gauza bakarra. Eta egoera horri aurre egiteko kirola da aukeretako bat. Bazter guztietako errefuxiatuek futbola maite dute, eta ametsak gauzatzeko zeregin ere bilakatu da beraientzat. Futbolean aritu, lana egin eta paperak lortzea da uneotan duten zeregin nagusia. Etorkizuneko proiektuak dituzte, baina ezin dute Greziatik mugitu. Horregatik denbora eramangarriago egiteko ekintzetan aritzen dira.

Jarraitu irakurtzen