Munduko ekosistemen % 30 berreskuratuta % 70 murriztu daiteke espezieen desagerpena

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute / 2020-10-15 / 443 hitz

Larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitate-galeraren auziek ekosistemak berreskuratzeko apustu globala eskatzen dute. Globala eta bi helburuak modu bateratuan aintzat hartzen dituena, hamabi herrialdetako zientzialariek Nature aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera. Munduan lehentasunez berreskuratu beharreko eremuak identifikatzea ezinbestekoa dela diote, kalkulatu baitute, haietako  % 30 berreskuratuta, aurreikusitako espezieen desagertzeen % 70 ekidin eta Industria Iraultzatik atmosferan metatutako karbonoaren erdia xurgatuko litzatekeela.

Jarraitu irakurtzen

Epidemia, ghettoan

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2020-10-13 / 429 hitz

Urrian laurogei urte betetzen dira okupatzaile alemaniarrek Varsoviako ghettoa sortu zutenetik. Ghettoaren barruan, Poloniako hiriburuko juduez gain, gainontzeko hirietako eta beste herrialde batzuetako juduak elkartu zituzten. Ghetto horretatik Treblinkako deuseztatze-esparrura eta beste batzuetara eramaten zituzten. Laurehun milatik gora pertsona sartu zituzten ghettoan, ia Varsoviako populazioaren herena, 3,4 km2-ko eremu batean, hiriburuko azalera osoaren % 2,4an.

Jarraitu irakurtzen

Interneten alde ezkutua

Gazteberri / 2020-09-01 / 1012 hitz

Internet oso leku handia da. Normalean erabiltzen ditugun nabigatzaileek eta bilatzaileek leku askotara sartzeko aukera ematen dute, baina, hala ere, beste asko ez daude horien eskura. Nabigatzaile arruntenen irismenetik kanpoko eremu horri ‘Deep Web’ deitzen zaio, eta sarean dagoen informazioaren % 90 baino gehiago hartzen duela kalkulatzen da.

Jarraitu irakurtzen

Belgikan emakume trans batek lehen ministro orde kargua onartu du eta herrialdearen erreakioa eredu bilakatu da

Jaione Dagdrommer / 2020-10-06 / 158 hitz

Petra de Sutter-ek, emakume transgeneroak, Belgikako lehen ministro orde kargua onartu du. Onena ez da hori ordea, baizik eta inork ez dituela eskuak burura altxatu edo izenpea ospatu. Modu natural batean onartu da.

Jarraitu irakurtzen

Instagram: irudia jaun eta jabe

Uxue Gutierrez Lorenzo / 2020-10-06 / 856 hitz

Instagram sare sozialak 10 urte bete ditu. Gaur-gaurkoz, munduan erabiltzaile gehien dituzten sare sozialetako bat da. Komunikazio adituen ustez, tresna azkar eta erraza da. Soiltasunak bermatu dio nagusitasuna Instagrami.

Jarraitu irakurtzen