BERRIA ikasgela / 2022-06-20 / 394 hitz
Kategoriaren artxiboa: Agerkari digitalak
Begiak ixtean ikusten duzun koloreak izen bat du: “Eigengrau”
GAZTEZULO /Jaione Dagdrømmer @hellehellei / 2022-06-20 / 204 hitz
Aleman hizkuntzan du jatorria kontzeptuak.
Jarraitu irakurtzenEuropako hegaztien migrazioen online atlasa
Elhuyar aldizkaria / 2022-06-02 / 184 hitz
Europako Hegazti Migratzaileen Atlasa aurkeztu du Europako hegaztien eraztuntzeak koordinatzen dituen EURING erakundeak. Europan habia egiten duten 300 hegazti-espezieren migrazio-ibilbideak eta mugimenduak kontsulta daitezke online, migrationatlas.org webgunean.
Lan aitzindaria da Europa mailan, ez baitago hegaztien migrazio-ibilbideei buruzko informazio hain zehatzarekin aldera daitekeen ekimenik. Atlas hau egiteko datuak eman dituzten bulegoen artean, Aranzadiko Eraztun Bulegoa dago.
Migrazio-bidaiez eta birharrapaketez gain, hegazti espezie bakoitzerako egindako fitxak ere kontsulta daitezke. Fitxa bakoitzak Europako populazioen egoerari, joerei eta mehatxu-kategoriei buruzko informazioa jasotzen du.
Halaber, hegaztia birharrapatu zenean zein egoeratan zegoen ere ikus daiteke. Juan Arizaga, Aranzadiko Eraztun Bulegoko zuzendariaren hitzetan, “oso deigarria da ikustea 1960 baino lehen hegaztien birharrapaketa gehienak hegazti hilenak edo ehizatuenak izaten zirela. Orain joera alderantzikatu egin da, eta pozgarria da ikustea hegazti gehienak eraztunak jartzeko kanpainetan ikusten eta berreskuratzen direla”. Halaber, naturaren ezagutzaren eta kontserbazioaren alde modu altruistan eraztuntze kanpainetan egiten den lanaren balioa azpimarratu du Arizagak.
2024an, Aranzadiko Eraztun Bulegoak 75 urte beteko ditu, eta zuzendariak etorkizunerako proiektu berri bat aurreratu du: “bulegoaren mugarrietako bat izango da Euskadiko hegazti migratzaileen atlasa argitaratzea”.
Nola sortu gure kriptotxanpon propioa?
Urko Larrañaga / sarean.eus / 373 hitz
Hurrengo lerrootan Blockchainen oinarritutako kriptotxanpon bat nola sortu daitekeen azalduko dugu. Baina horretan sartu aurretik, kontuan izan beharreko argipen batzuk egingo ditugu.
Jarraitu irakurtzenSuitzak asteko egun bat haragirik gabekoa izatea nahi du
GAZTEZULO / 2022/04/29 / 267 hitz / Jaione Dagdrømmer @hellehellei
“Veggieday” deitutako ekimenak ostegunero Suitzarren platerak haragirik gabeak izatea du helburu.
Jarraitu irakurtzenNerabe askok ikusten dute pornografia
BERRIA Ikasgela / 2021eko abuztuaren 20a / 55 hitz
Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten. Haren datuen arabera, hiru nerabetik bik «nahiko maiz» jotzen dute pornografiara.
Save the Children erakundearen arabera, nerabeak oso gaztetan hasten dira kontsumitzen pornografia: batez beste, 12 urterekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko gazteen artean egindako inkesta batetik atera dituzte datuak, baina Euskal Herri osorako balio dezakete emaitzek.
Ondorioztatu dutenez, pornografiatik hartzen dituzte ideiak sexu harremanetarako. Horren «arriskuez» ohartarazi dute: pornografia «fikzioa» baita, ez errealitatearen ispilua.

Amona bat adoptatu
JOSE MARI PASTOR | 2021eko abuztuak 04 | 220 hitz
Zaharren eta gazteen arteko harremanaren balioaz ari da artikulu honetan Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea. Gogoeta egin du nola hobetu daitezkeen pandemiaren ondorioz agerian geratu diren egoerak; besteak beste, bakardadea.
Berrogeialdiari lotuta munduan zehar ikusi diren argazki bitxienetako bat da, asteartekoa: AEBetako emakume bat etxean bakarrik konfinatuta, aurpegia leihoko kristalari itsatsita, irribarretsu. Garagardo lata bat du esku batean, eta kartel bat bestean: I need more beer. 93 urte ditu Olive Veronesi-k, ondo beteak. Eta garagardoa gustukoa du, antza. Seminole hirian bizi da, Pennsylvanian. Argazkia biral bihurtu da. Azkenean, helburua lortu du andreak: garagardo enpresa batek 150 lata bidali dizkio.
Jarraitu irakurtzen