Lehen mailako taldea, bigarren mailako herritarrak (edo, kamiseta gorria etxean utzi nuenekoa)

Santi Leone / 2016-06-22 / 856 hitz

Gillo Pontecorvoren Ogro –edo Operación Ogro, espainolez– filmeko pasarte batean, Madrilen Carrero Blancoren kontrako atentatua prestatzen ari den ETAkide batek, Eusebio Poncelak antzeztuak, ogia erostera joatean, Real Madridzalez betea doan autobus batekin egin du topo. Une batez, futbolzaleei begira gelditu da Poncela, amorru handiz, semaforoa berde paratuta autobusak alde egin duen artio. Filma ikusi nuenean, burura etorri zitzaidan “Aupa Athletic” egin behar ziela oihu, edo egin nahiko ziela oihu. Gero ulertu nuen ezetz: Poncelak gorpuzten zuen ETAkide ezkertiar iraultzailea ez zegoen haserre autobusekoak talde jakin bateko jarraitzaileak zirelako, haserre zegoen futbolzaleak zirelako: hau da, igandea Franco nola eraitsi konspiratzen eman beharrean, opio hura irensten pasatzen zuten, alienatuak, beren interes objektiboei bizkarra emanda.

Jarraitu irakurtzen

Azterketak

Marian Iriarte / 2016-06-19 / 236 hitz

Ikasturtea amaitzear dago, ikasleak estresatuta, irakasleak nekatuta, baina gutxi falta da. Animo! Azkenengo astean denon ahotan ibili dira unibertsitatera sartzeko probetan azterketa batekin izandako gorabeherak. Ez naiz hasiko zutabe honetan haren alde edo aurka eztabaidatzen, ez da hori nire asmoa. Baina bai ikasleek batzuetan irakurritakoa ulertzeko duten zailtasunari buruz. Mundu espezializatu honetan, batzuen ustez ingeniaria izan nahi duen ikasleak ez luke denbora zertan galdu letretako beste jakintzagai batzuetan. Zertarako filosofia? Edo, hain garrantzitsua al da txukun idaztea? Batzuek eta besteek aitortu dute ditxosozko azterketa horretan edukia baino gehiago forma izan dela arazo nagusia.

Jarraitu irakurtzen

Herri ekinbideak, lehiaketa publikora

Asier Garcia Uribarri / 2016-06-17 / 543 hitz

Gaztetxetik gaztetxera. Lelo hori erabili dute Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeko kideek Compañia kaleko eraikinetik Caparrosoko txaletera doazela ospatzeko. Hau da, udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker gune egonkor bat izango dutela ospatzeko. Hala ere, leku aldaketa ez da behin betikoa. Joxe Abaurrea Hiri Bizigarri eta Etxebizitza zinegotziak adierazi duenez, heldu den ikasturtean lehiaketa publikora deituko dute eraikinaren kudeaketa emateko. “Espazio hori gazteentzat izango da. Hori kontuan hartuta, edonor aurkeztu daiteke”.

Jarraitu irakurtzen

Ozonoak gora, eta kalitateak behera

Edurne Elizondo / 2016-06-17 / 1007 hitz

Ez du ikasgaia gainditu. Nafarroak huts egin du airearen kalitateari buruzko azterketan, bertze behin ere. Horixe nabarmendu du Ekologistak Martxan erakundeak. Txostena egin du, eta ondorio nagusi bat jarri du mahai gainean: nafar guztiek aire kutsatua arnastu zutela iaz. Herrialde osoan gainditu zituen kutsadurak Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendio gisa zehaztutako mugak. Erriberan, gainera, legeak ezarritakoak gainditu egin zituen ozono troposferikoak. “Arazoa larria da, eta bada garaia Nafarroako Gobernuak neurriak hartzeko”, erran du Ekologistak Martxan taldeko Eduardo Nabaskuesek. Ozonoak gora eta kalitateak behera egin duelako.

Jarraitu irakurtzen

«Arrantza desagertzear da, edo jada desagertu da»

Ihintza Elustondo / 2016-06-15 / 553 hitz

Euskal Herriko ontzigintzan mendeetan baliatu zuten jakinduria galdu egin dela dio Iñaki Olaizola ontzigintza ingeniariak. Industria hori beheraka doala uste du, arrantza eta itsas merkataritza ere gutxitu egin direlako.

Jarraitu irakurtzen

Xanta Sousa. Txinga eramailea: “Saiatu naiz demostratzen gauzarik txikienek ere balioa dutela”

Iker Tubia / 2016-06-12 / 1164 hitz

Hogei urte dira Brasil atzean utzi zuela eta Lesakara bizitzera joan zela Sousa. Txinga eramaile gisa askotan jantzi du txapela, eta marka hautsi zuen maiatz hondarrean. Ibardingo bentetan egiten du lan.

Jarraitu irakurtzen