Eskola kirola. Zeinentzako kirola?

Itsaso Nabaskues / 2016-10-25 / 780 hitz

Eskola kirola 7-16 urte bitarteko pertsonek eskolatze aldian eta hezkuntza sistemaren barruan irakas-orduetatik kanpo egien duten kirol antolatua da. Eskola Kirolak izaera hezitzailea du eta haren helburua parte hartzaileei heziketa integrala, epe luzerako kirol heziketa, kirol mota ezberdinak ezagutzea eta eskola-haur GUZTIEI parte hartzeko aukera bermatzea da. Altu esan daiteke beraz, legeen arabera “Lehiaketa ez dela jomuga”.

Jarraitu irakurtzen

Zorionez, matxoak asko gara oraindik

Mikel Garcia Idiakez / 2016-10-10 / 226 hitz

Ez al dituzte gizon guztiek euren konkistak haizatzen? Ez al da naturala gure balentriez apur bat fardatzea, maliziarik gabe? Geneetan daramagu, bestela zergatik hauspotu dute hainbeste gure txorta-jotzea whatsappez whatsapp, komentario jokosoz, txaloz eta emotikono ironikoz lagunduta, zergatik bilatu dute sarean zein den emakumea eta gustura aritu dira katxondeatzen? Kezka gutxi tiparekiko, eta orain marroia nik jan behar, zer eta gutxi batzuei erakusteko eta barre batzuk botatzeko bideoa grabatzeagatik. Pentsatu al du norbaitek nola eragin diezaiokeen honek nire irudiari, nire karrerari? Jainkoarren, Lehen Mailako futbolaria naiz! Emakume hori ez da inor; umiliatuko dutela? Gustura asko aritu zen ba, ederki gozatu zuen, eta bi jokalari profesionalekin gainera! Duela gutxi Italian neska batek bere buruaz beste egin zuela antzeko kasu baten ondorioz? Baina oraingo amek ez al diete esaten txintxo portatzeko, suarekin jolasteak erre zaitzakeela? Salaketa jarri dit eta bi delitu egin omen ditut, baimenik gabe intimitatean gertaturikoa grabatzea eta irudi horiek zabaltzea, baina lasai nago, pasako da guztia, ez naiz ez lehenengo ez azkeneko futbolari profesionala eskandalu sexualen batean harrapatu dutena eta beti atera dira onik, hemen futbolari ona izatea da inportanteena eta horrelako txikikeriak onartzen zaizkigu, gu ez gara edonor, negozioaren parte garrantzitsua gara, ziur zale gehienen babesa izango dudala; zelaian huts egiten badut, orduan bai, entzungo ditut txistuak. Zorionez, asko dira oraindik nik bezala pentsatzen dutenak, feminaziek xaxatuta batzuek zarata pixka bat atera duten arren.

Barkamenak eskatu eta, “harremana indartu dute” Baiona eta Durangoko errugbi taldeek

Iurre Bidegain / 2016-10-04 / 330 hitz

Durangoko neska talde batek AS Bayonne errugbi jokalari batzuengandik pairatu zituzten eraso sexistak argitzeko, Bizkaiako eta Lapurdiko errugbi taldeak elkartu ziren asteburuan. Hitzorduari esker “harremanak indartu” dituztela eta elkarlan bat abiatzeko xedea dutela kontatu du Baionako Herriko Etxeko Cyrille Laiguillon ordezkariak.

Jarraitu irakurtzen

Gailurretako ametsa

Ainara Arratibel Gascon / 2016-10-01  / 774 hitz

Joellete aulki egokituaren bidez, urritasun bat duten pertsonak mendira joan ahal izateko zerbitzua martxan jarri du Kemen elkarteak, Iñigo Guirado eta Juanjo Garcia gidariekin.

Jarraitu irakurtzen

Grabitatearen zirrara

Alaitz Armendariz / 2016-09-30 / 1.120 hitz

BASE jauzia kirol arriskutsu gisa sailkatuta dago, eta ez da gutxiagorako. Segundo batzuetako tartean huts bat egiteak, askotan, ez du atzera bueltarik. Azken urteetan, gainera, munduan jende asko hil da jauzia egitean, eta horrek kezka handia sortu du jauzilarien artean.

Jarraitu irakurtzen

Hezur, haragi eta burdinazkoak

Iñaki Lasa Eturia / 2016-09-26 / 1124 hitz

Birala bihurtu da irudia: Jonathan Brownlee pot eginda Cozumelgo (Mexiko) triatloia irabazteko 700 metro falta zaizkiola, zabuka, zutik iraun ezinik; atzetik Alistair anaia iritsi, Jonathan lepoan hartu, helmugaraino arrastaka eraman, eta bultzada bat eman, lasterketa bere aurretik bigarren postuan amai dezan —Henri Schoemanek irabazi zuen—. Askorentzat, anaitasun hunkigarria muturreko egoera batean, epikoa, heroikoa; beste hainbatentzat, gaizki ulertutako kirol legea, arriskutsuegia eta lehiakorregia, legez kanpokoa.

Jarraitu irakurtzen

“Mendiak”, Euskal Herriko mendien aplikazioa

CodeSyntax / 2016-09-20 / 358 hitz

Mendiak izeneko APPa aurkeztu dugu. Euskal Herriko mendizale guztiei zuzendutako aplikazioa da, doakoa eta euskaraz. Euskal Herriko 1.500 mendi ezagunenen katalogoa biltzen du, eta mendizaleei bere igoera guztiak markatzeko aukera emango dio, eta bere historial osoa gordetzekoa: zein mendi igo duen, noiz, zenbat aldiz. Horrekin batera, mendi bakoitzaren argazkiak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere badago, eta informazio guztia lagunen artean partekatzekoa. Android dendan jaitsi dezakezu

Jarraitu irakurtzen