Beganismoa ez da naturala

Ion Cerezo / 2016-04-22 / 305 hitz

Dieta guztiz begetala daramagunoi, askotan begano deitzen den dieta hori daramagunoi (dieta baino jarrera politikoa bada ere) gure jarrerari aurre egiteko argumentu horietako bat da hau. Naturala zer den definitzea oso zaila iruditzen zaidanez naturala ez dena definitzen hasiko naiz lerro hauetan, ondorioren bat ateratzeko asmoarekin.

Jarraitu irakurtzen

Besorik gabeko haize-errotak. Etorkizuna?

Energia-iturri berdeetan emango den hurrengo urratsa izan daiteke: besorik gabeko haize-errotak (‘errota’ deitu ahal izango diegu?). Espainiako enpresa batek patentatu ditu besorik gabeko gailu horiek. Gaur egun ezagutzen ditugunak baino merkeagoak dira, eta naturan eragin txikiagoa daukate. Eraginkorragoak ere izango omen dira. Espainiako enpresa batek patentatu ditu eta oraindik prototipoa besterik ez da, baina hauxe izango ote etorkizun hurbila?

Jarraitu irakurtzen

Kanibalaren zuhaitza

Edu Lartzanguren / 2016-04-22 / 940 hitz

‘Biofilia’ kontzeptua bolo-bolo dabil. Bjork musikariak disko bat horri eskaini dio, eta arkitekturan eta hirigintzan ere erabiltzen ari dira, gaurko eta biharko hiriak diseinatzeko. Badira adibideak Euskal Herrian. Orain, mundu digitala ere biofiliaz ari da betetzen, naturarekin harremana estutzeko.

Jarraitu irakurtzen

Negutegi efektuaz

Oier Lakuntza / 2016-04-20 / 768 hitz

Gaurko sarrera honetan, azken urteotan sarritan entzuten den kontu bati buruz ariko naiz: negutegi efektuaz. Klima aldaketaren gaia puri-purian daukagun garai honetan, berau eteteko negutegi efektua txikitu beharra ezinbestekoa da. Azken batean, honek gure planetako tenperaturaren igoera eragiten du, eta horren ondorioz Lurreko bizi baldintzak era arriskutsuan alda daitezke, hainbat bizidun espezieren desagertzea eraginez.

Jarraitu irakurtzen

Glifosato lainoa, hedatzear

Ion Orzaiz / 2016-04-19 / 994 hitz

Laborantzan eta lorezaintzan gehien saltzen den herbizidaren lizentzia berritzekotan da Brusela. Zazpi urteko luzapena proposatu du Europako Parlamentuak, ezkerreko alderdien eta ekologisten kontrako iritziarekin. Minbizia eragin dezaketen substantzien zerrendan sartu zuen OMEk iaz.

Jarraitu irakurtzen

Badute ezer onik terapia alternatiboek?

Ana Galarraga / 2016-04-17 / 206 hitz

Apirilaren 10ean homeopatiaren eguna izan zen. Izan ere, halako egun batez, 1755. urtean, jaio zen Samuel Hahnemann homeopatiaren asmatzailea, eta egun hori aukeratu dute homeopatiarekiko eszeptikoek, gogorarazteko ez duela inolako oinarri zientifikorik. Eguna astebetera ere luzatzen da han eta hemen, eta informazio eta iritzi ugari zabaltzen da, homeopatiaz ez ezik, baita beste terapia alternatiboen inguruan ere. Ongietorriak izan daitezela, uste okerrak eta iruzurrak saihesteko balio badute.

Jarraitu irakurtzen