Astiro dator etorkizuna

Iñaki Lasa Etura / 2016-04-09 / x hitz

Gidaririk gabeko Euskal Herriko lehen autobus zerbitzua aurkeztu dute Miramongo Parke Teknologikoan; hiru hilabete iraungo du, eta aldaketak eragin ditu hor mugitzeko eran.

Jarraitu irakurtzen

Kezka piztu duen txostena

“Lehen, gutxi egiten nuen lo, eta Nafarroako Gobernuak egindako ikerketaren txostena irakurri eta gero, deus ere ez”. El Molino okupazio zentroko erabiltzaile baten amarenak dira hitzak. Erakunde horretara eramaten du alaba. Adimen urriko pertsonentzat da. Joan den irailean, sexu gehiegikeriak salatu zituen hango bertze erabiltzaile baten familiak. Hainbat gurasoren kezka, hala ere, lehenago piztu zen. Maiatzetik aritu dira zentroko kudeatzaileekin auzia argitu nahian. “Baina ez digute kasurik egin”. Orain, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Ikuskaritzak egindako txostena dute esku artean: hiru langileren ustezko tratu txarrak utzi ditu agerian. Txosten hori epaileen esku utzi zuten gobernuko arduradunek, martxoan, eta auzian akusazio partikular gisa aritzea erabaki dute.

Jarraitu irakurtzen

Aloña Braceras: «Pentsatu behar dugu zer kontsumo egiten dugun»

Iñaki Lasa Etura / 2016-04-08 / 502 hitz

Bracerasek ohartarazi du Kongon ustiatutako mineralak dituzten telefonoak erosita Afrikako herrialdean gatazka armatua sustatzen dela.

Jarraitu irakurtzen

Gauzen amaiera

Edu Lartzanguren / 2016-04-08 / 1.128 hitz

Objektuz gainezka daude herrialde garatuak. Aspaldi esan dute hori kontsumismoa kritikatzen dutenek, baina, orain, konpainia handietako buruak ere onartzen hasi dira. Ekonomistek ohartarazi dute hazkuntzarik gabeko bolada luzea datorrela, eta ohituz joateko aholkatu dute: hau da normaltasun berria.

Jarraitu irakurtzen

‘Zer jan, halako Baztan’ ekimena aurkeztu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa.Xorroxin / 2016-04-06 / x hitz

Zer jan, halako Baztan herritarren artean bere honetako jatekoei buruz kontzientzia piztu eta tokiko ekonomia indartzeko Baztango udalaren iniziatiba da. Apirilaren 5ean aurkeztu zuten Arizkunenean Joseba Otondo Baztango alkateak eta ekimena babestu duen Albaitaritza enpresako Julen Huarte gerenteak

Jarraitu irakurtzen

Zaharrak berri

Lander Muñagorri Garmendia / 2016-04-05 / 907 hitz

Boladan jarri da iraganeko arropak jantzi eta iraganeko altzariak berriz erabiltzea. Zaharrak eta bigarren eskukoak dira, baina ‘vintage’ esaten zaie. Gazteen artean batik bat, indar handia hartu du moda horrek.

Jarraitu irakurtzen