«Arrantza desagertzear da, edo jada desagertu da»

Ihintza Elustondo / 2016-06-15 / 553 hitz

Euskal Herriko ontzigintzan mendeetan baliatu zuten jakinduria galdu egin dela dio Iñaki Olaizola ontzigintza ingeniariak. Industria hori beheraka doala uste du, arrantza eta itsas merkataritza ere gutxitu egin direlako.

Jarraitu irakurtzen

Itsasoz bestaldeko anaiak eta arrebak

Edu Lartzanguren / 2016-05-27 / 1.148 hitz

Euskaratik eratorritako hitzak daude Amerika iparraldeko mi’kmaq lehen nazioaren hizkuntzan. Egin dira filmak euskaldunen eta haien arteko harremanez, espedizioak eta haurrentzako ikuskizunak, baina topikoak gainditzeko ikerketa gutxi. Hori aldatzen ari da: hango eta hemengo adituak informazio trukean dabiltza.

Jarraitu irakurtzen

Altxorra, zorutik lau metrora

Pello A. Zuazo / 2016-05-25 / 804 hitz

70 labar pintura eta grabatutik gora aurkitu dituzte Berriatuko Atxurra koban, eta ziur daude gehiago ere aurkituko dituztela. Bizkaian ezagutzen den Paleolitoko irudi multzorik handiena da.

Jarraitu irakurtzen

Iragana berreraikitzen

Aitor Biain / 2016-05-26 / 1143 hitz

Siriako gerraren ondorioz, ia erabat suntsituta geratu dira Palmirako aztarnak. Agintariek ahalik eta azkarren berreraiki nahi dute, baina faktore askok eragiten du ondarea leheneratzeko garaian. Adibidez, adituek uste dute aintzat hartu behar direla ondarearen inguruan gertatutakoak.

Jarraitu irakurtzen

1757an lapurteraz idatzitako gutun batzuk topatu dituzte Londresen

Berria / 2016-04-26 / 126 hitz

Baionatik Kanadara zihoan Le Dauphin ontziari bidea moztu zioten Ingelesek, 1757an. Han topatutako agiriak Londresko artxiboan gorde zituzten, eta hantxe egon dira, harik eta Xabier Lamikiz irakasleak topatu dituen arte. Bere tesia egiteko High Court of Admiralty artxiboetan arakatzen ari zela egin zuen topo lapurteraz idatzitako 50 eskutitz ingururekin.

Jarraitu irakurtzen

«Niretzat Che ez da mito bat, anaia baizik»

Gotzon Hermosilla / 2016-03-18 / 644 hitz

Euskal Herrian izan da Guevara ETBren saio batean parte hartzeko, eta aukera izan du bere sendiaren jatorria eta ahaideak ezagutzeko; Euskal Herriarekin hasi duen harremanari eutsiko diola esan du.

Jarraitu irakurtzen

Jatorriaren sustraiak

Iñaki Lasa Etura / 2016-03-18 / 1.041 hitz

Norberaren familiaren historia ezagutzeko baliagarriak dira zuhaitz genealogikoak. Pauso jakin batzuk emanez gero, edonork iker dezake bere iragana; Internetek eta elizetako eta udaletako artxiboen digitalizazioak asko erraztu dute bilatze prozesua.

Jarraitu irakurtzen