Bizitza pribatuaren aireratzea

Ainhoa Larrañaga / 2019-01-24 / 283 hitz

Pantailak gure egunerokoan ezinbesteko tresna bihurtu dira. Mugikorrak, ordenagailuak eta tabletak ia gorputzeko edozein atalek adinako garrantzia hartu dute. Gazteek eta ez hain gazteok orduak ematen ditugu sare sozialetan; aurrez aurreko bizitzari gaina hartu dio bizitza birtualak.

Jarraitu irakurtzen

Ez ukitu nire maskulinitatea!

Mikel Garcia Idiakez / 2019-01-17 / 255 hitz

Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da “denak ez gara gaiztoak” leloa errepikatzea.

Jarraitu irakurtzen

Zero

Nerea Segura / 2018-12-03 / 413 hitz

Zeroa edo hutsa minus bat eta bataren artean dagoen digitua da. Zenbaki osoa ote den matematikariek ez dute argi. Dietista-nutrizionistok, aldiz, argi dugu: zenbaki arrunta da; arruntegia merkatuko apaletan. Zenbat zero dituzu sukaldean? % 0 koipeak, % 0 azukreak, % 0 edulkoratzaileak edota triple zero, hirurak batzen dituenak. Bada, horien nutrizio-balioa ere, hutsa.

Jarraitu irakurtzen

Hamar urteren ondoren

Alberto Barandiaran / 2018-11-16 / 297 hitz

Epai historiko eta aurrekaririk gabekoa da Gazteluetako ikastetxearena, hainbat arrazoirengatik. Hasteko, Opus Deiko irakasle ohiari ezarritako zigorra Euskal Herrian pederastia kasu batengatik inoiz jarritako handiena da. Bestalde, erabakia iritsi da arazoak tokia erdietsi duenean agenda publikoan, arrazoi lokalak —Juan Kruz Mendizabal Gipuzkoako bikario ohiaren kontrako salaketek sortutako eskandalua— zein globalak —mundu osoko Elizaren aferarik latzenetako bat da une honetan— tarteko.

Jarraitu irakurtzen

Egiazko euskaldunak

Patxi Saez /2018-09-06 / 569 hitz

«Neska eibartarra eta euskalduna, horrela aurkeztuko nuke nire burua. Aitari aita esaten diot eta amari ama, mugikorrean ere aita eta ama dauzkat jarrita. Sei neba-arreba gara eta gure artean euskaraz egiten dugu. Baina, oraindik ere, badira etorkin ikusten gaituztenak».

Jarraitu irakurtzen

Gurasoak zuek zarete

Saioa Alkaiza / 2018-06-07 / 407 hitz

Plazaren izkina batera joan da Aitziber, diskretuki eseri da koska batean, inor molestatu gabe, eta odoleko azukrea neurtzeko daukan makina zorrotik atera du. Ziztadatxo bat hatz puntan, eta odol tanta txiki bat isuri zaio, glukosa neurtzeko gailuaren gainean hatza jarri, eta zenbat markatu dion ikusi ostean, xiringa hartu du, boligrafo baten antz handiagoa duena ia.

Jarraitu irakurtzen