Oraingoan «gogorrago eta gordinago» datoz

Pello A. Zuazo / 2015-10-21 / 627 hitz

The Uski’s taldeak lan berria kaleratu du, taldearen beraren izenpean. Eta diskoa hartu bezain laster, nabarmen sumatzen da taldean zerbait aldatu dela. Diseinu grafiko guztia beltzez, eta azalean taldearen izena besterik ez, gorriz. Liburuxka zabaldu eta taldekideen irudiak zuri-beltzean, erdi barrez, erdi serio. Eta deigarriena: itsasoko olatu arre eta ilunen argazki zabala. Bai, The Uski’s belztu egin dira, gogortu, gordindu eta amorratu.

Jarraitu irakurtzen

«Yamaguchi parkera joatea maite dut; nire herrimina, baina, janariari lotuta dago»

Iker Tubia / 2015-10-18 / 1.343 hitz

Iruñeko Hizkuntza Eskolaren pareko kafetegian, erdal hitzen artean, euskaraz mintzatu da Keiko Suzuki. Nagoya hirian sortu zen, Japonian, eta euskal hizkuntzan oso ongi moldatzen da. Japonia eta Euskal Herria lotu ditu, tabernan euskaraz egin den solasaldi bakarrean.

Jarraitu irakurtzen

Gogortasuna atzean utzitako itzulera

Mikel Lizarralde / 2015-10-15 / 291 hitz

Izenburuak horretarako parada ematen duenez, Inoiz egin dugun diskorik onena ote da Ze Esatek taldearen lanik biribilena? Galderari izkin eginez erantzun dio Jokin Gilisagasti taldeko bateria jotzaileak: «Joseba Poncek egin du azaleko tximuaren argazkia, eta marrazki horrekin lotzen da izenburua. Gu, behintzat, tximuarekin identifikatzen gara». Laugarren lan luzea du Donostia aldeko bederatzikoteak, baina Gilisagastirentzat aurrenekoa da. «Jokin iaz hasi zen gurekin, eta horrek zerikusia izango du!», egin du ñabardura Jabi Rodilek, abeslarietako batek. Diskoa Bonberenea Ekintzak-ek eta Mirentxu Recordsek argitaratu dute, elkarlanean.

Jarraitu irakurtzen

Svetlana Aleksievitx bielorrusiarrak irabazi du Literaturako Nobel saria

Gorka Erostarbe / 2015-10-08 / 330 hitz

Suediako Akademiak aurrenekoz saritu du kazetaritza erreportajean nabarmendutako idazle bat. “Bere obra polifonikoa gure garaiko sufrimenduaren eta balioen monumentu bat da”, argudiatu du Akademiak. Besteak beste, Sobietar Batasun ohiko herritar askoren drama, Txernobylgo istripu nuklearraren ondotikoa, Afganistango gerra eta egungo gatazkak islatu ditu bere erreportajeetan Svetlana Aleksievitxek, errusieraz.

Jarraitu irakurtzen

Uko baten arrazoiak

Mikel Perurena / 2015-10-09 / 913 hitz

Ez dut sestrarik sortu nahi erabaki honekin; neure kontzientziak agindutakoa egin, besterik ez. Euskadi sarien epaimahaiko idazkariari ekainean, gutun bidez, bidali nizkion lehian parte ez hartzeko argudioak eta arrazoiak. Ez dut besterik eransteko. Gutun hartan eman nituen ukoaren arrazoiak, eta orain publiko egitera behartuta sentitzen dut neure burua:

Jarraitu irakurtzen

Joxemiel Bidador nafar oholtzan

Patxi Zabaleta / 2015-10-08 / 343 hitz

Pastoralak berezkoa du iraganaren eta intsentsuaren dasta eta kutsua. Baina orain Joxemiel Bidador zenaren omenez Iruñean abian jarritako ekimenak bestelako zentzu modernoa eta haustailea ematen dio. Joxemielek berak, hain gazterik ez balitz hil, nahiko lukeen bezala.

Jarraitu irakurtzen

Hiru musikagilek haurren esanetara sortuko dute ‘Sormena iratzarri’-n

Juan Luis Zabala / 2015-10-06 /302 hitz

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako Soinua iratzarri proiektuari esker, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 150 ikaslek —10 eta 11 urtekoak gehienak— hiru musikagilerekin elkartu eta musika sortzeko prozesuan parte hartuko dute hurrengo hilabeteetan, beren ideia, proposamen eta iradokizunak emanez musikagileei, eta 2016ko maiatzean haurren eta musikagileen elkarlanak emandako sormen fruituak entzuteko aukera izango da Donostian egingo den emanaldi batean. Donostiako Zurriola eta Zuhaizti ikastetxeetakoak dira proiektuan parte hartuko duten ikasleak; musikagileak Xabier Otaolea, Mikel Chamizo eta Jagoba Astiazaran izango dira; eta konponketetan David Cantalejok, Enrique Vazquezek eta Hilario Etxtremaianak ere parte hartuko dute. Musikagileak elkartearekin elkarlanean jarri du abian proiektu hau Donostia 2016k.

Jarraitu irakurtzen