BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.
BIZITZEA
mandarina jatearen pareko
esperientzia da:
zuritu eta dastatu arte
ezin igarri
zuku edo siku,
gozo edo min
izanen den.
Bisita bakardadea eta isiltasuna ezagutzera eta bide batez, bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera ere.animatzen duen album ilustratua dugu,
Patxi Zubizarreta, Erein argitaletxea
Patxi Zubizarretak jasoko du Haur eta Gazte Literaturako sari espainola “Zerria” (Erein) lanagatik.
“Albisteak haginka egin zidan. Albisteak, behin batez, arrano bat ehizatu zuen gizona ekarri zidan gogora; izan ere ehiztaria espantu handiz ohartu zen hegaztiak, lepoaldeari atxikia, erbinude baten buru hezur higatua zeukala. Antza, arranoa erbinudeari oldartu zitzaion, baina ugaztunak, bere larri hartan, bizkor sartu zizkion hortzak. Beharbada arranoak hegan alde eginez erreakzionatuko zuen eta berehalakoan erbinudea airean eramango zuen, larruzko lepoko baten antzera, artean bizirik eta noizbait askatuko zelakoan: hala izatera, eszena miresgarria osatuko zuten biek ala biek ere zeruan gora. Baina litekeena ere bada arranoak erbinudea lurrean bertan moko ukaldika akabatu izana eta, iristen zen neurriraino, atzaparkadaka larrutzea eta erraiak ateratzea: hala izatera, arranoak eskeleto gero eta murritzagoarekin bizitzen jarraitu beharko zuen, hala zeruan nola lurrean, harik eta lepoan soilik erbinudearen kaskezur maiztua geratu zitzaion arte, harik eta, behin batez, ehiztariak eskopeta-tiroz hil zuen arte. Halatsu ni ere, deskubrimenduaren albistea jaso nuen une beretik. Zeren albisteak letaginak eta atzaparrak baitzeuzkan, eta ni indarrez zeharkatu, eta arrastaka eraman baininduen.
—Bereket! –Gaspard zen, eta asaldaturik eman zidan berria telefonoaren beste aldetik–. Gorpu batzuk deskubritu ditut Tsanfleuron glaziarrean, momifikatuak, gutxienez bi. Objektu bat baino gehiago ere bai, aldamenean. Zatoz polizia iritsi baino lehen! …” (9.-!0. or)
Joan Mari Irigoien / Metak eta kometak/ Elkar argitaletxea / 11. or.
Jarraitu irakurtzen“Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta urteberri arteako gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela.
Urtezahar-gau batean, Nina Kandinsky ere, gainerako neska gazteak bezala, kalera atera zen eta aurkitu zuen aurreneko gizonak, bere esanetan gazte guztiz atsegin batek, izena Wassily zuela esan omen zion. Egundoko desilusioa izan bide zuen, bere senarrarentzat benetan atsegin zitzaiokeen izena errusiar tradizio zaharreko Gregor baitzen. Baina handik denbora batera, ordea, 1916an, Wassily Kandinsky margolari famatua ezagutu ondoren, berarekin ezkondu eta zoriontsu bizi izan omen zen urte askoan.
Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela.”
(7 eta 8 orrialdeak)
Mikel Lizarralde / 2020-02-04 / 645 hitz
Gaur 25 urte hil zen Patricia Highsmith, XX. mendeko literaturak eman duen idazle aztoragarrienetako bat. Genero kriminala landu zuen batik bat, eta pertsonaia anbiguoek bete zituzten haren lanetako orrialdeak. Haren lan ezagunetako bat euskaratu berri dute: ‘Lardaska’.
Jarraitu irakurtzenItziar Ugarte Irizar / 2019-05-30 / 464 hitz
Nerea Baldak ‘Atzerrian’ nobela kaleratu du. Londresen bizi den euskaldun bat du protagonista.
Jarraitu irakurtzen