Testua: Juan Kruz Igerabide Marrazkia: Kaiet Bengoetxea
Kategoriaren artxiboa: Literatura
Kandinskyren tradizioa
“Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta urteberri arteako gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela.
Urtezahar-gau batean, Nina Kandinsky ere, gainerako neska gazteak bezala, kalera atera zen eta aurkitu zuen aurreneko gizonak, bere esanetan gazte guztiz atsegin batek, izena Wassily zuela esan omen zion. Egundoko desilusioa izan bide zuen, bere senarrarentzat benetan atsegin zitzaiokeen izena errusiar tradizio zaharreko Gregor baitzen. Baina handik denbora batera, ordea, 1916an, Wassily Kandinsky margolari famatua ezagutu ondoren, berarekin ezkondu eta zoriontsu bizi izan omen zen urte askoan.
Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela.”
(7 eta 8 orrialdeak)
Kromoak
Miren Agur Meabe, Nola gorde errautsa kolkoan
Galtzen ikastea.
Kromo bakoitza zen aingeru baten botoa.
Brillantinak, atzamarretan itsatsita,
maga bihurtzen gintuen.
Zilegi zen kromoari putz egitea punteria doitzeko,
baina zoria ez zegoen beti norberaren alde.
Agurra onartzea.
Bere kromoen kaxan galdutako neskatxoak
tinta txinatarrez dihardu bihotza pintatzen.
Asterix umezurtz gelditu da
Mikel Lizarralde / 2020-03-25 / 624 hitz
Albert Uderzo hil da, mende erdiz komikiko pertsonaia ezagunaren marrazkilaria izan zena. Rene Goscinnyrekin batera sortu zuen Erromatar Inperioari aurre egiten dion galiarraren figura.
Jarraitu irakurtzenEgonezinaren lurraldeetan
Mikel Lizarralde / 2020-02-04 / 645 hitz
Gaur 25 urte hil zen Patricia Highsmith, XX. mendeko literaturak eman duen idazle aztoragarrienetako bat. Genero kriminala landu zuen batik bat, eta pertsonaia anbiguoek bete zituzten haren lanetako orrialdeak. Haren lan ezagunetako bat euskaratu berri dute: ‘Lardaska’.
Jarraitu irakurtzenKanpoan, barnerako gogo bila
Itziar Ugarte Irizar / 2019-05-30 / 464 hitz
Nerea Baldak ‘Atzerrian’ nobela kaleratu du. Londresen bizi den euskaldun bat du protagonista.
Jarraitu irakurtzenLiburuak, lasaiago bizitzeko
Xabier Mendiguren / 2019-04-02 /385 hitz
1967. urtea geroztik, apirilaren 2an ospatzen da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen; ikastetxe eta liburutegi askok ospatzen duen urteurrena.
Kestutis Kasparavicius-ek lituanieraz idatzi eta irudiztatu du 2019ko mezua, eta Iñaki Mendigurenek ingelesetik euskaratu.
Jarraitu irakurtzen