Adingabeek jasotzen dituzten mezu sexistez ohartarazi du Emakundek

Aitor Biain / 2016-03-01 / 432 hitz

Gaztetxoengan jarri du arreta Emakundek. Areago, haur eta nerabeek egunerokoan jaso eta barneratzen dituzten mezu sexistetan. Nesken eta mutilen arteko desberdintasuna areagotu eta generoen arteko botere harremanak «betikotzen» dituzten mezuez ohartarazi du Emakumearen Euskal Erakundeak. Hain zuzen, hori bera izango du ardatz martxoaren 8ari begira: Berdintasun eza ez da berez sortzen: egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna izango da Emakumeen Nazioarteko Egunerako kanpainaren leloa. Gaurtik martxoaren 15era iraungo du aurtengo ekinbideak.

Jarraitu irakurtzen

Nire ‘Smartphone’ak poeta txinatar prekarioa darama zirkuituetan

Pello Zubiria Kamino / 2016-02-28 / 834 hitz

Blackberry, iPad, iPhone edo Kindle deitu, Apple, Microsoft, Sony, Amazon nahiz Samsungi erosirik errutinazko bilakatu zaigun tresneria elektroniko berri gehienak Txinako lan ia esklaboz eginik daude. Orain, gainera, robot berriek sortutako konkurrentzia berriarekin mehatxatzen dituzte obrero txinatarrak, fabriketako lan baldintza zanpatzaileak gatazkarik gabe onartu ditzaten.

Jarraitu irakurtzen

Matematikekin ezinean zebilen semearentzat soluzioa aurkitu du ama honek

Mikel Garcia Idiakez / 2016-02-29 / 325 hitz

“Azken urteetan sarriegi ikusi ditut ikasleak matematikekin sufritzen. Askok beldurrez eta gorrotoz bizi dute gaia eta gehienek asperdurarekin lotzen dute”. Leire Arana matematika irakaslearen hitzak dira. Semea Lehen Hezkuntzan matematikekin ezinean zebilela ikusi zuenean, metodologia birplanteatu eta matematikak beste era batera irakasteko ariketak biltzen hasi zen, matematiketan.eus webgunean.

Jarraitu irakurtzen

Cabinporn.com: Txabolen argazkiekin maitemindurik dauden hipsterrak

thebalde.net / 2016-02-27 / 345 hitz

Nik txabolak maite nituen, hipsterren artean modan jarri aurretik. Beraz, ez da harritzekoa Interneten Cabin Porn gunearekin topo egin izana. Cabin Porn ( www.cabinporn.com ) photolog bat da. Txabolen argazkiak biltzen ditu, eta Interneteko fenomeno bilakatu da azken urteotan, batez ere hirietako jende modernoaren artean.

Jarraitu irakurtzen

Manga euskaraz

Bixenta Goikoetxea / 2016-02-27 / 203 hitz

Txikitatik euskaraz Dragoi Bola, Doreamon, Sin Chan eta antzekoen zale amorratu izan zaretenok oraindik gogoratuko dituzue nik neuk bezala haien abesti eta esaldi famatuak, euskaraz. Manga euskaraz kontsumitzeko zaletasuna mantendu eta sustatu nahian manga eta animea euskaraz sustatzeko komunitatea sortu dute: Eusko Manga. Pozarren hartu nuen Twitterren hauen berri.

Jarraitu irakurtzen

Energiaz beteriko mokaduak

Maialen Belarra / 2016-02-27 / 718 hitz

Makrobiotikaz gozatzeko txoko bakarra dago Nafarroan: Iruñeko Baratza Kafea. Jatetxea eta eskola dituzte, batean ikasitakoa bestean dastatu ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen

Bizitza, orratzen erritmoan

Nagore Etxeberria / 2016-02-27 / 1028 hitz

Egunak 24 ordu ditu denentzat; guztiek, baina, ez dituzte modu berean erabiltzen eguneko minutuak eta orduak. Egoera pertsonalak, adinak, gizarte ereduak, baldintza sozioekonomikoak eta beste hainbat faktorek eragin zuzena dute denboraren kudeaketan.

Jarraitu irakurtzen