Etxebeste Aduriz, Egoitz / Elhuyar aldizkaria / 2023/03/03 / 753 hitz
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: D eredua
Idazten laguntzen diguten gauzez
Castillo Suárez @casti_suarez / Argia aldizkaria / 2023-02-26 / 146 hitz
“Lorategi bat zaintzeak idazten laguntzen du. / Leihotik begiratzeak idazten laguntzen du. / Lehenago egon ez den leku batera bidaiatzeak idazten laguntzen du. / Udako egun batean bideari jarraiki gidatzeak idazten laguntzen du. / Batzuetan, Miguel Bosé entzuteak idazten laguntzen du. / Asteko egun batean arratsaldeko lauretan dutxatzeak idazten laguntzen du. / Astegun batean arratsaldeko ordu bietan zinemara joateak idazten laguntzen du. / Zereginik ez izateak ez du idazten laguntzen. / Zorigaiztoko samar sentitzeak, batzuetan, idazten laguntzen du”. Leila Guerrieroren testua gustatzen zait, idazten laguntzen diguten gauzei buruzkoa. Nik elurra gehituko nuke; elur malutak aurrez aurre datozkizunean parabrisarantz. Erdi lo nagoenean jendeak edukitzen dituen elkarrizketak hegazkinetan. Larunbat goizetako kafea tren geltokitik gertu dagoen tabernan. Laura Ferroren Instagrama; baina, ororen gainetik, idazten dudan lerro bakoitzak hobea egiten nauela sinisteak. Guk mundua aldatu ez, baina geure burua mudatzen ari dela prentsatzeak. Izan ere, idaztea sineste ariketa bat da.
Ornoak sigi-sagan
BERRIA ikasgela / 2022-06-20 / 394 hitz
Eskoliosia bizkarrezurraren makurdura eta ornoen okerdura da. Haurrei eta gazteei eragiten die batez ere, hezurrak sortzeko, osatzeko eta heltzeko prozesu betean egoten baitira. Ariketen eta kortseen bidez aurre egiten diote, eta, kasurik larrienetan, kirurgia erabilita.
Jarraitu irakurtzenBegiak ixtean ikusten duzun koloreak izen bat du: “Eigengrau”
GAZTEZULO /Jaione Dagdrømmer @hellehellei / 2022-06-20 / 204 hitz
Aleman hizkuntzan du jatorria kontzeptuak.
Jarraitu irakurtzenSuitzak asteko egun bat haragirik gabekoa izatea nahi du
GAZTEZULO / 2022/04/29 / 267 hitz / Jaione Dagdrømmer @hellehellei
“Veggieday” deitutako ekimenak ostegunero Suitzarren platerak haragirik gabeak izatea du helburu.
Jarraitu irakurtzenLiburu bat
Angel Erro / 2022-01-14 / 76 hitz
Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak.
Liburutegiko txartela galdu dut, bigarrenez oso denbora gutxian. Atzera berritzea nuke, edo beharbada galdetu eta nortasun agiriarekin mailega nitzake liburutegitik nahi beste liburu edo ikus-entzunezko material. Horren ordez, ohartu naiz liburuzainari zerbait itzultzean ez didala liburutegiko txartela eskatzen hurrengo mailegua egin ahal izateko, itzulketarekin nire fitxa irekiko zaiolako-edo. Horrek maileguak bata bestearen atzetik kateatzera eraman nau eta inoiz baino gehiago irakurtzera azkenaldian. Horrela, inoiz susmatuko ez nituzkeen liburuak ere hartzen ari naiz, batzuk zuzenean lotsa-emangarriak (lasai, ez ditut hemen aipatuko), liburutegiko txartela topatzeko itxaropena guztiz galdu gabe.
«Liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa da».
Jabetu naiz, liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa dela, irakurle eta komunitate bateko kide gisa elikatzeko eta asetzeko ahalmena duen heinean. Seguruenik ez da liburu azoka bateko sarreran aldarrikatzeko moduko egia, baina euskalgintzak liburutegi publikoek egin diezaioketen ekarpenaz (eta viceversa) hausnartu beharko lukeelakoan nago. Aukera aparta galduko ez badugu. Etorkizuna omen den sharing economy delakoa liburutegien egunerokoa da-eta.
Kandinskyren tradizioa
“Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta urteberri arteako gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela.
Urtezahar-gau batean, Nina Kandinsky ere, gainerako neska gazteak bezala, kalera atera zen eta aurkitu zuen aurreneko gizonak, bere esanetan gazte guztiz atsegin batek, izena Wassily zuela esan omen zion. Egundoko desilusioa izan bide zuen, bere senarrarentzat benetan atsegin zitzaiokeen izena errusiar tradizio zaharreko Gregor baitzen. Baina handik denbora batera, ordea, 1916an, Wassily Kandinsky margolari famatua ezagutu ondoren, berarekin ezkondu eta zoriontsu bizi izan omen zen urte askoan.
Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela.”
(7 eta 8 orrialdeak)