Elikadura Aukeraketa: Munduari Begiratzeko Modu Bat

Josebe Blanco / 2019-02-18 / 954 hitz

Ez dakit zuek, baina ni bizia eta heriotzaren artean bizi naiz; edo, akaso, haiek nigan bizi dira; ala, beharbada, nirekin bizi dira; ala, agian, totum revolutum nahasi bat osatzen dugu. Ez dakit. Eta zuek, zuek haien artean, apopilo dituzuela, haiekin ala nahasian bizi zarete? Ala uste duzue bikote hori urrun duzuela? Bada, azken hori bada zure kasua, sentitzen dut, baina biziko bazara, heriotza behar ondo-ondoan. Gure biziraupena eta besteen heriotza guztiz lotuta daude, alferrik ukatu egingo dugu, berdin animalia izan edo landarea izan, bakarren bat hil egingo da guk mundualdi honetan jarraituko badugu.

Jarraitu irakurtzen

Manu Bendala. Bertsolaria: «Hizkuntzara hurbildu beharra dago herria eta kultura ulertzeko»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria / 2019-02-13 / 608 hitz

Euskal Herrira iritsi bezain laster erabaki zuen Bendalak euskara ikasi behar zuela. Hizkuntza gehiago ikasteko asmoz, bertsogintza lantzea pentsatu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan arituko da kantuan.

Jarraitu irakurtzen

Nire alabak ingeniaria izan nahi du

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2019-02-2019 /487 hitz

UNESCOk, 2017an, Cracking the Code: Girls’ and women’s education in science, technology, engineering and mathematics (STEM) txostena aurkeztu zuen; bertan, emakumeek zientzia eta teknologia diziplinetan parte hartzea eta lorpenak eta bilakaera izatea eragozten edo errazten duten faktoreak aztertzen dira, bai eta neskek ikasketa horietan duten interesa susta dezaketen neurriak ere.
Jarraitu irakurtzen

Desagertuko eta sortuko diren lanbideak

Gazteberri / 2019-01-30 / 1142 hitz

Urte gutxi barru, ohiko hainbat lanbide desagertuko omen dira, baina prozesu horretan, sormena, adimen soziala eta trebetasun-maila handia ardatz duten beste hainbat lanbide ere sortuko dira

Jarraitu irakurtzen

Egungo heroina

Amaia Nausia Pimoulier / 2019-01-31 / 510 hitz

Etxe ondoko kalean asteak eman zituzten lokal batean lanak egiten. Egunero pasatzen ginen bikotekidea eta biok parketik edo eskolatik bueltan haurrekin etxerako bidean, eta egunero espekulatzen genuen: «Zer izanen ote da?». 

Jarraitu irakurtzen

Euskal inauteria, udaberriko ekinozioa eta lurraren iratzartzea

Joseba Aurkenerena / 2019-01-20 / 1627 hitz

Gure arbaso zaharrek, laborantzatik bizi zirenez gero, gogoeta sakona egin zuten urteaz, urtaroez, egunaren eta gauaren txandatzeaz, biziaren gurpilaz, eguzkiak urtean zehar egiten duen ibilbideaz, ilargiaren aldiez, egutegiaz, emankortasunaz, jainko eta jainkosez…  Eta horrela urtaroen banatzaile diren solstizio eta ekinozioetan euren jai erritual handiak ezarri zituzten. Jai horietan naturarekin biziki lotuak ziren dibinitateak gurtzen zituzten: In edo –Inko-, Egu, Eki, Ilargi… eta jai hauek horien ohorez burutzen zituzten. Eguzkiaren besta handia udako solstizioaren inguruan izaten zen, eguzki jaioberriaren besta neguko solstizioan eta In jainkoaren besta udaberriko ekinozioan. Horrela izaki, hainbat adituren ustez, inauteria azaltzeko dugu lehen hitza, INOTE litzateke, eta In jainkoaren garaia esan nahiko luke (In-o- +  -te).

Jarraitu irakurtzen