Gizonek ezin diote izkin egin

Iker Tubia / 2016-12-01 / 1110 hitz

Gizonentzako hormona bidezko antisorgailu baten ikerketa fasea bertan behera utzi dute eragin ditzakeen albo ondorioengatik, nahiz eta ez diren emakumeen pilulek sortzen dituztenak baino larriagoak. Ikuspegi patriarkalak emakumearen esku uzten du haurdunaldia saihesteko ardura.

Jarraitu irakurtzen

Apalik ez, harro

Jon Elorza / 2016-11-30 / 477 hitz

Jaungoikoaren aurrean» egin zuen Urkullu lehendakariak zina joan den larunbatean. Apal-apalik. Okurritu zitzaidan aurrenekoa, txistea, izan zen «jaungoikoaren aurrean? nola bada —galdetzea—, bart gauean hil da-eta?» (txistea Zaldi Eroak hobea, ohi duenez, egin zuen biharamunean). Baina halaxe egin zuen zina, jaungoikoaren aurrean. XXI. mendean, EAE izeneko eta akonfesionala ei den estatu-erdi edo erdi-estatu honetan.

Jarraitu irakurtzen

Errealitate bilakatutako ametsak

Iñaki Petxarroman / 2016-11-27 / 1150 hitz

Fidel Castro buruzagiak gidatuta duela 50 urte nagusitu zen prozesu politikoak izan ditu lorpenak eta baita hutsuneak ere. Osasunean eta hezkuntzan egindako aurrerapenak dira nabarmenenak.

Jarraitu irakurtzen

Sare sozialak kontrolerako eta presiorako bide dira bikote gazteen artean

Oihane Larretxea De La Granja / 2016-11-19 / 1305 hitz

Noiz konektatu den azken aldiz, nor dituen jarraitzaile Instagramen edo nork adierazi duen bere neska lagunak igo dituen argazkiak atsegin dituela. Gazte eta nerabeen bikote harremanetan ematen diren indarkeria matxista kasuen %100ean sare sozialak presente daude. Laguntza eta informazioa eskaintzen du Lahia-Nahia elkarteak.

Jarraitu irakurtzen

Epigenetika: geneak ez dira dena

Oier Lakuntza / 2016-11-23 / 775 hitz

Gaurko honetan, epigenetikaren gaiarekin natorkizue. Zenbait elkarrizketa egin eta aditu batzuen hitzak biltzea pentsatu nuen, baina blogerako ikuspegi orokor batekin aski izango dela uste dut. Gero, norbaitek arloren bat sakondu nahi izango balu, abiapuntu gisa balio lezake honek.

Jarraitu irakurtzen

Joseba Sarrionaindia: “Nire liburuak arreta apur batekin irakurtzen dituena ohartuko da non ibili naizen”

Jose Goitia / 2016-11-20 / 1710 hitz

Hiru hamarkadaren ondoren, publiko izango da aurrerantzean idazlearen jarduna, irakasle ariko baita Habanako Unibertsitatean. Dioenez, idazten jarraitu ahal izatea da bere asmoa, arreta gehiegi erakarri gabe.

Jarraitu irakurtzen

Nor garen, zer nahi dugun

Edurne Elizondo / 2016-11-11 / 1027 hitz

“Sexu heziketa ez da kondoi bat jartzen irakastea”. Esaldi bera errepikatu dute Andraizeko sexu hezitzaile Montse Velascok eta Kattalinguneko sexologo Erika Salvatierra Urtasunek. “Nor garen, zer nahi dugun, hori aztertzea da kontua; gure burua ezagutzea, maitatzea, errespetatzea”, erran du Velascok. Eta bat egin du Salvatierra Urtasunek: “Sexologiarena esparru zabala da. Aniztasunetik abiatu behar dugu, nor garen eta zer nahi dugun finkatzeko; gizon eta emakume izateko hamaika modu daude; gustuak eta desirak jorratzea da kontua, askatasunez erabakitzea”.

Jarraitu irakurtzen