Miresmena

Karmele Jaio / 2023-05-06 / 275 hitz

Miresten dudala esan diot lagun bati eta bere lehen erreakzioa izan da ukatzea: Ez, ez, ez, miresmena oso hitz handia da, esan dit, bere buruari garrantzia kenduz, pixka bat deseroso nire aitorpenaren aurrean. Hortaz hitz egin aurretik, pertsona batzuek entzuteko gaitasunik ez dutela esaten ari ginen, nabaria dela noiz dagoen zure aurrekoa esaten ari zarenari adi eta noiz zaren entzule hutsa harentzako. Nirekin ondo sentitzen dela esan dit, esaten duena entzuten nagoela uste duelako, eta erantzun diot arreta badela laztan bat emateko modu bat, azken finean, batzuetan arreta pixka bat baino ez dugula behar ondo sentitzeko. Baina aitortu dit ezetz, badela beste zerbait nirekin dagoenean ongi sentiarazten duena, ez bakarrik eskainitako arreta. Esan dit berari begiratzeko dudan moduak gehiago balio duela sentiarazten duela. Eta orduan atera dut nik miresmen hitza. Izan ere, orduan konturatu naiz miretsi egiten dudala, eta horrek sentiarazten duela ondo, nabaritzen duelako. Eta bere lehen erreakzioa ulertzen saiatu naiz, zergatik sentitu den deseroso hitzarekin, eta konturatu naiz hitz batzuk erabat kutsatuta daudela mundu honetan. Miresmena horietako bat da, hain lehiakorra eta klasista den gizarte honek miresmena lotzen baitu norbait zure gainetik egotearekin. Norbait mirestean, zuregan boterea izango balu bezala, bera baino txikiagoa sentitzen zarela aitortuko bazenio bezala. Eta ez. Nik ez dut nire laguna miresten haren arrakastengatik, ospeagatik, botereagatik. Miresten dut bere esentziagatik eta bakarra delako eta ondo sentiarazten nauelako berarekin nagoenean, neure bertute eta akats guztiekin bakean. Eta ez naiz bera baino gehiago edo gutxiago sentitzen, ez beherago, ez gorago, ez dut horretan pentsatzen elkarrekin gaudenean. Horregatik uste dut arreta laztan bat emateko modua baldin bada, miresmena maitasun modu bat dela. Almudena Grandesek ere esaten zuen: Mirespenik gabe, ez dago maitasunik.

Argazkietako txuri salbatzaileak

Amaia Rojo / 2021-05-21 / 547 hitz

Ceuta eta Melilla, Gaza edo Saharatik jasotzen ditugun argazki eta bideoak beti berdinak dira. Erreportajeak gauza bat dio, asko idatzi eta teorizatzen da, konfliktoa zertan datzan eta giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen da ere. Baina gero argazkia beti berdina da.

Jarraitu irakurtzen

Pribatutasuna salgai

Garazi Golmaio / 2021-04-15 / 327 hitz

Gure aitona-amonek inguruko jendea besterik ez zuten ezagun; orain, ordea, sare sozialen bidez, urrutikoak ere etxeko. Askotan gertatu izan zait Instagram sare sozialean argazkiren batean ikusitako pertsona bat kalean gurutzatzea. Eta askorik ezagutu gabe, zer gustatzen zaion, egunerokoa nolakoa duen, zein duen bikotekide eta zein familiatakoa den… jakin dezaket. Nire amonari esan behar halakorik!

Jarraitu irakurtzen

Eskola lotsarazi duen gona

Mikel Garcia Idiakez / 2020-11-13 / 278 hitz

Mikel gona jantzita joan da eskolara, eta ikastetxeak denontzat espazio seguru eta babesgune direnez, hainbat ikaskideren irainen aurrean irakasleak aprobetxatu du klasea gelditu, Mikelen ausardia txalotu eta generoaz, aniztasunaz, enpatiaz eta askatasunaz eztabaidatzeko. Hori baita hezkuntzaren funtsa… baina ez da hori gertatu.

Jarraitu irakurtzen

Koronabirusa eta kirolarien elkartasun-keinuak: Guztiak “heroi” zakuan?

Jon Torner Zabala / 2020-03-31 / 716 hitz

Makina bat dira, koronabirusaren aurkako borrokan laguntzea xede, diru ekarpenak egiten ari diren kirolariak. Pau Gasol saskibaloi jokalariak eta Rafa Nadal tenislariak, adibidez, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, 11 milioi euro biltzeko kanpaina abiatu dute. Hainbat kirolarik heldu diote jada erronkari.

Jarraitu irakurtzen

Eta haurrek zer diote?

Mikel Garcia Idiakez / 2020-03-29 / 766 hitz

Dagoeneko, etxe askotan dagoen tentsioa xurgatu dute txikienek, eskolako lanek –eta gero eta handiagoa den arrakalak– gainditu ditu bat baino gehiago, eta berrogeialdia hasi zenetik kalea apenas zapaldu duten gehiengoek. Ze beldur, ze kezka eta ze behar dituzte haurrek krisi garaiotan? Zeinek galdetu die?

Jarraitu irakurtzen