Janari gehiegi botatzen dugu zaborrera

Gazteberri / 2019-11-27 / 760 hitz

Urtero, 1.300 milioi tona inguru janari xahutzen dugu. Alferrik galdutako janari horrek guztiak ondorio sozialak, ekonomikoak eta klimatikoak ditu. Herrialde industrialetako familiak dira janari gehien xahutzen dituztenak.

Jarraitu irakurtzen

Etxeko ganba gabardina eran

Pagotxa RZ / 2018-05-19 / 140 hitz

Apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu gaurkoan. Gustukoa ezta? Gozatua itzela badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Jarraitu irakurtzen

Etxeko flana

Iker Markinez / 2018-05-05 / 139 hitz

Osagaiak:

4 LAGUNENTZAT

5 arrautza oso.
3 gorringo.
Litro bat behi esne.
200 gramo azukre.
200 gramo azukre, karamelurako.
Banilla makilatxo bat.

Nola egin:

1

Esneki klasikoetan klasikoena aukeratu dugu gaurko errezeta honetarako. Lehenik, esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin batera. Irakiten hastean, itzali, eta sutik kendu.

2

Ondoren, karamelurako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu, karamelua lortu arte. Flanerako moldean jarri, eta hozten utzi.

3

Ontzi batean, arrautza osoak eta gorringoak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanerako moldera gehitu.

4

Labea 160 graduan berotzen jarri. Flanaren ontzia labean sartu, 40 bat minutuz, marian berotzeko. Flanerako molde txikia erabiliz gero, denbora gutxiago beharko dugu: 30 minutu, gutxi gorabehera.

5

Labetik atera, eta flana hozten utzi, bost bat orduz, kanpoan. Ondoren, hotza dagoenean, moldetik atera daiteke; kontu handiz, noski.

6

Hozkailuan gorde daiteke, baina mahaira atera baino pare bat ordu lehenago ateratzea komeni da, tenperatura egokian jan ahal izateko.

Asteburu honetan: Erroskilak

Pagotxa RZK / 2018-03-24 / 192 hitz

Asteburu honetarako, zopa eta salda asteburu hauek alde batera utzita, udaberrian sartuta jadanik eta aldartea aldatu nahirik edo, azukre gogoa ere badaukazunez, beste bizipoz bat gaurkoan, erroskila RZ zaharra. Erromatar inperioaren denboratik datorren RZ dirudienez, baina ziur lehenago ere izango zena antzekorik egin zuenik… Errazaparranda osterako aprosagorik gutxiama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoanoiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 

Jarraitu irakurtzen