Martin Rezola Clemente / 2015-11-16 / 197 hitz
Alaba txikia haserre antzean etorri zaigu etxera. Notak eman dizkiete, eta euskaran 7,9 atera du bakarrik.-Nota ona da -esan diot-. Ez kezkatu. -Aita, si da nire hizkuntza! Saiatu naiz azaltzen baietz, bere hizkuntza dela… etxean, guraso eta ahizpen artean, baina ez amonarekin, osaba-izebekin, ezta ere ikastolako patioan, lagunekin, atletismoan, musikan, marrazketan…