Codegirl filmak emakumeek teknologian duten pisua handitzearen alde egin nahi du. Hainbat neskak aplikazio berriak nola asmatzen eta garatzen dituzten jasotzen du. Alphabet-en (Google korporazioaren izen berria) Made with Code ekimenak babesten du pelikula hau, eta zinemetan zabaldu aurretik ostegunera arte Youtuben dago ikusgai.
Etiketaren artxiboa: Emakumeak
Esplotazioaz harago
Maite Asensio Lozano / 2015-10-08 / 887 hitz
Ikusezinak dira gizartearentzat, baina agerikoak sektorean: gehiegikeria gehien jasaten duen lanbideetako bat da etxeko langile eta zaintzaileena. Feminizatutako lan esparrua da, emakumeentzat «naturalak» direlakoan eginbeharrok, eta balio sozial txikia ematen zaienez, baldintza prekarioak dituzte, atzerritarrek batik bat: kontraturik gabe aritzen dira sarri, lanaldi luzeak egiten —atseden egunik gabe, etxean bertan bizi direnen kasuan—; oso soldata baxuak dituzte; ez dizkiete funtzioak zehazten, eta askotan lanak eransten dizkiete; abusu arrazista eta sexistak pairatzen dituzte maiz… Argi dago eremu horretan esplotazio egoerak badaudela, baina emakumerik salerosten al da horretarako? Baietz uste du Laura Salesek (Bartzelona, 1974), Surt Fundazioko ikertzaileak: «Zenbait eragilek xehetasun handiz deskribatu dituzte sektorean detektatutako salerosketa kasuak».
Agertoki berri, praktika zahar
Oihan Vitoria / 2015-09-16 / 1170 hitz
Bistako aldaketak ekarri ditu Internetek, baina oraindik betiko moldeei eusten die oinarrian, genero ikuspegiari erreparatuta, bereziki: emakume baino askoz gizonezko gehiago ageri dira komunikabide digitaletako botere eta eragin eremuetan. Ahalduntzea xede, ikusgarritasunean eragiteaz mintzatu dira adituak, ez maizago nabigatzeaz.
Emakumeen Viagra, azken adibidea
Ana Galarraga / 2015-09-06 / 183 hitz
Duela hamahiru urte, British Medical Journal medikuntza aldizkari ospetsuak izenburu argigarri hau zuen artikulua argitaratu zuen: Gaitza saltzen: industria farmazeutikoa eta gaixotasunen salmenta (Selling sickness: the pharmaceutical industry and disease mongering). Artikuluaren lehen esaldia izenburua bezain argia zen: «Diru pila bat lor daiteke gaixo daudela uste duten pertsona osasuntsuei esker».