Jon Torner Zabala / 2017-09-25 / 160 hitz
Argentinako futbol selekzioko emakumeek greba hasi dute, bizi duten egoera kaskarra azaleratu eta AFA Argentinako Futbol Federazioa haien baldintzak hobetzera bultzatzeko. Oinarrian hiru gauza eskatzen dituzte: dietak ordaintzea, bidaiatzen dutenean autobusean lo egin beharrik ez izatea eta azpiegiturak egokitzea, alegia, entrenamenduetarako belar naturaleko zelai bat izatea eta aldagela handiagoak erabili ahal izatea.