Gabriel Kortak ‘Diot’ kaleratu du, berak sortu duen seigarren poema liburua

Erredakzioa / 2013-11-28 / 81 hitz

Seigarren poema liburua argitaratu du Gabriel Kortak, Diot. Aurrekoaren kasuan bezala —Elurra galtza motzetan, (2012)—, bera arduratu da oraingo honetan ere liburuaren argitalpenaz. Liburuaren hitzaurrean poesiarekin izan duen harremanaz mintzo da Korta, poesiari «haur batek bere amaren eskuari heltzen dion bezala» heldu zion garaia gogoratuz. «Gaztea nintzen, eta nire burua poeta bezala autodeterminatu nuen», dio, besteak beste. «17 urte nituenean poesia izan zen, nire nortasunaren eta nire askatasunaren espazio propioa». 1980an argitaratu zuen Gabriel Kortak Isiletik, bere aurreneko poema liburua.

 

Juan Bautista Eguzkitza Meaberen sermoiak kaleratu dituzte

Erredakzioa / 2013-11-28 / 146 hitz

Andres Urrutia euskaltzainburuak apailatu eta Labayruk Ikastegiak argitaratu du ‘Neure entzule maiteak’.

Jarraitu irakurtzen

Haurrentzako lau ipuin argitaratu ditu Elkarrek Xaguxar sailean

Erredakzioa / 2013-10-23 / 131 hitz

Arrate Egañak, Leire Bilbaok, Irati Bediagak eta Karlos Linazasorok idatzitako lanak dira. Jarraitu irakurtzen