Gazte Gara Gazte: gazteen aisialdia eta hizkuntza lotzen dituen proiektua

Ahotsak.com / 2016-03-16 / 410 hitz

Euskal Herriko Ahotsak proiektuan urteak daramatzagu adineko lekukoen bizipenak jasotzen eta www.ahotsak.eus webgunean erakusten. Orain, gazteek ere badute euren lekua. Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri dugu abian: Gazte Gara Gazte. Euskal Herri osoko gazteak elkarrizketatu ditugu, euren aisialdiaren berri jasotzeko: zer gustatzen zaien, zer egiten duten, zeintzuk diren euren zaletasunak… Euren testigantzak eta gaika sortutako hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke webgunean. Gazteek lagunartean erabiltzen duten hizkuntza informala biltzen ere ahalegindu gara, eta jasotakoa gazte hiztegi batean sareratu dugu. Ea gustuko duzuen! 

Jarraitu irakurtzen