Jon Torner Zabala / 2017-10-22 / 70 hitz
Danimarkako emakumezkoen futbol selekzioak iragarri du ez duela Munduko Txapelketarako sailkapen faseko Suediaren aurkako partida jokatuko, larunbat honetan. Soldata igoera eta partiduen atarikoetan DBU Danimarkako Futbol Federazioren kontratupean aritzea eskatzen dute jokalariek, eta haien eskaerak betetzen ez direla-eta, greba egitea erabaki dute.
Erabaki horrekin, Danimarkako selekzioa 2019ko Munduko Txapelketatik at gera daiteke, Philip O’Connor Independent egunkariko kazetariak nabarmendu duen moduan. Kolpe latza litzateke, baina emakumeek hautu hori egin badute…