Euskal irakurleak?

Xabier Etxaniz Erle / 2018-10-09 / 592 hitz

Euskal Literatura? izeneko iritzi artikulua argitaratu zuen aurreko igandean Juanjo Olasagarrek; bertan euskal literaturari buruz hogei urteko gazte baten ezagutza eza komentatzen zuen. Harrigarria bada ere, lagun horrek, ezta bere lagunek ere, ez zuten Jon Mirande ezagutzen. Harrigarria izan beharko litzateke ere Irakasle ikasketak egiten dituzten ikasleek Atxagaren haur liburuak ez ezagutzea edo poesia irakurtzen ez jakitea… baina hala da.

Jarraitu irakurtzen

Deskargatu dohainik eta gozatu Maria Goikoak Batbirulau! app-arekin

Galtzagorri elkartea / 2015-11-25 / 338 hitz

Ezagutzen al duzu Maria Goikoak Batbirulau! app-a? Deskargatu al duzu zure tableta edo mugikorrera Euskal Haur Literatura eta teknologia berriak uztartzen dituen aplikazio multiplataforma? Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Maria Goikoak batbirulau! liburuarekin jolas egiteko beste modu bat eskaintzen du app honek. Argitalpen horren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan eskura daiteke dohainik bakoitzari dagokion saltoki birtualean. Eta internet bidez www.galtzagorri.org web gunean ere erabil daiteke.

Jarraitu irakurtzen