Mari Abrego mendizale nafarra hil da, gaixotasun luze baten ondoren, 73 urterekin. 1984an egin zuen bere lehen zortzimilakoa (Makalu, 8.463 metro), eta 1986an K2 (8.611 metro) igo zuen, Josema Casimiro nafarrarekin batera. Haiek dira K2 igo zuten lehen euskal mendizaleak.
Mari Abrego: “Eder da konturatzea teknologia eta guzti mendia ezin dela gainditu”
Erantzun