Ihintza Elustondo / 2015-11-18 / 548 hitz
Noizean behin aurpegian marrazten den hortzen puzzleaz gain, zerbait gehiago ere bada irria. Momentu jakin batetik harago, bada jarrera bat bizitzan egotekoa, bizitzan aritzekoa. «Jarrera eraikitzaile, baikor eta aktibo bat da, amets partekatu bat aurrera ateratzeko», Jose Mari Agirretxeren arabera. Irrien Lagunak proiektuak bost urte bete ditu gaur, eta egitasmoan murgilduta dabil hasieratik. Bide onetik doazela uste badu ere, urrats gehiago egiten jarraitzeko asmoa dute.