Txerriak eta loreak

Txerriak eta loreak, Jon Arretxe, Erein argitaletxea

Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, «tarantinoar» estetikakoa.
Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna… Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.

Jarraitu irakurtzen

Ikasleez ikasten dena

Iñigo Astiz / 2015-05-22 / 456 hitz

Jon Kortazarrek zuzenduta eta zazpi literatura ikasleren ikerketak batuta osatu dute ‘Gizartea eta Artea haur eta gazte literaturan’ liburua.

Jarraitu irakurtzen

Bizitza bera bezain beltza

Ander Perez / 2015-01-18 / 1.495 hitz

Nobela beltzaren parte da kritika soziala. Elkarri lotuta agertu dira beti, Depresio Handiaren garaian generoa agertu zenetik. Orain, krisi ekonomiko sakon batean, bada orduko iluntasunarekin antzik ikusten duenik. Nobela beltzak badu, egoera horretan, nondik edan. Nahiz eta beti, krisiarekin eta krisirik gabe, izan duen zer salatu.

Jarraitu irakurtzen