Premiazkoa da

Leire Palacios / 2017-04-06 / 302 hitz

Internet bidezko jazarpen matxistaren biktima donostiar bat izan da protagonista Cazadores de trolls La Sextako saio berrian. 2014an hasi zen dena. Iragarki sexualak agertu ziren sarean Vanesaren argazkiarekin, helbidearekin eta telefonoarekin. Iragarki horietan kondoirik gabe uzki eta bagina sarketa atsegin zuela jartzen zuen, baita bortxatu zezatela gustuko zuela ere. Bere etxearen kokapena ageri zen iragarkietan, eta etxeko txirrina gurutze baten irudiarekin marraztu zuten. Auzotik pintada ugari marraztu zituzten. Vanesak, beldurrak jota, ez zuen etxetik irten nahi.

Jarraitu irakurtzen

Alex Sardui: “Euskaldunok ez daukagu musikatik bizitzeko kontzientziarik”

Leire Palacios / 2016/02 / 1.980 hitz

Errepaso mentala eginez, nekez gogora daiteke euskal musikan Gatibuk bezainbeste single gogoangarri sortu dituen musika talderik. Euren musika entzuteko ohitura izan edo ez, kalera irten eta Gatiburen kanta bat entzutean, ez da geldirik eta mutu gera daitekeen gizasemerik. Haatik, frustaziorik ere bizi izan du Bizkaiko talde arrakastatsuak. 


Jarraitu irakurtzen

Belako: “Siesta egiten dugun bakoitzean kontzertutzarra egiten dugu”

Leire Palacios / 168zbka. – 2015/12  / 2134 hitz

‘Hamen’ disko berria kaleratuko du urtarrilaren 22an Belakok. Josu Ximun Billelabeitia (Mungia, 1991), Cris Lizarraga (Bilbo, 1992), Lander Zalakain (Tolosa, 1993) eta Lore Nekane Billelabeitia (Mungia, 1994) indarberrituta datoz euren uzta emankorrari eusteko. inoiz baino argiago daukate zer eta nola egin nahi duten: kantatzarrak.

Jarraitu irakurtzen

Gorka Urbizu: “Hiru abesti berri eskainiko ditugu”

Leire Palacios / 2015-10-26  / 754 hitz

Apetatsuak dira memoriaren tiraderak efemeridetan hamar urtez atzera egin eta norberak gogoan zer daukan konturatzen denean. 2005ean IRAk armak utzi zituen eta Merkel izendatu zuten Alemaniako Kantziler. Roberto Bolañok Salambó saria irabazi zuen, hil ondoren argitaratutako 2666 nobelari esker, eta Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua oinarri Obaba filma estreinatu zuen Montxo Armendarizek. Urte bertsuan kaleratu zituzteen Death Cab For Cutiek Plans, eta Weezerrek Make Believe, dagoeneko klasiko bilakatu diren disko parea.

Jarraitu irakurtzen

Etxea eror ez dadin

Leire Palacios / 2015-10-02 / 309 hitz

Euskal Telebistak ekoiztutako fikziorik posible izango al du Goenkaleren itzal luzea gainditzea?». Aitaren Etxea telesailaren estreinaren ildora, azken egunetan gehien entzun dudan galdera izango da hori. Noski, ez daukat erantzunik.

Jarraitu irakurtzen