Bixenta Goikoetxea / 2016-02-27 / 203 hitz
Txikitatik euskaraz Dragoi Bola, Doreamon, Sin Chan eta antzekoen zale amorratu izan zaretenok oraindik gogoratuko dituzue nik neuk bezala haien abesti eta esaldi famatuak, euskaraz. Manga euskaraz kontsumitzeko zaletasuna mantendu eta sustatu nahian manga eta animea euskaraz sustatzeko komunitatea sortu dute: Eusko Manga. Pozarren hartu nuen Twitterren hauen berri.