Mikel Agirre / 2018-12-31 / 353 hitz
Kapitalismo basatiaren, arrazismo agerikoaren eta benetako matxismo handiena dagoen tokia zein da? Europa? Estatu Batuak? Vaticano? Errusia?
Mikel Agirre / 2018-12-31 / 353 hitz
Kapitalismo basatiaren, arrazismo agerikoaren eta benetako matxismo handiena dagoen tokia zein da? Europa? Estatu Batuak? Vaticano? Errusia?
Mikel Garcia Idiakez / 2019-01-17 / 255 hitz
Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da “denak ez gara gaiztoak” leloa errepikatzea.
Ana Galarraga / 2018-09-28 / 318 hitz
Sexu bidezko ugalketan, une gorenetako bat da ernalketa, hau da, obulua eta espermatozoidea batzen direnekoa. Berez, une bat baino gehiago prozesu bat da, eta, hura azaltzeko, oso ohikoa da tonu epikoa erabiltzea, baita (edo batez ere) gizakion ugalketan ere. Adibidez: «Eiakulazioan, espermatozoide-zorrotada bat isurtzen da zain dagoen obuluarengana. Espermatozoide-oldea igerian doa harengana; bidean espermatozoide ahulenak bazterrean geratzen dira, eta espermatozoide onenak baino ez dira iristen helburura. Bakarrak lortuko du obuluarekin bat egitea».
Leire Narbaiza / 2018-05-10 / 430 hitz
“Apirila da hilik krudelena”, hasten da T.S. Eliot-en Hilen ehorzketa poema. Apiril hau ere krudela izan da arlo larregitan. Azken astea, batez ere, oso intentsua eta gogorra. Tristura, haserrea, amorrua, higuina, mina… sentimendu horiek guztiak pasatu ditugu, bat baino gehiago batera. Horregatik gaude lur jota, porru eginda.
Gontzal Fontaneda / 2018-01-19 / 391 hitz
Gizonak eta emakumeak berdintzat jo behar direla gizarteari irakasten lortuz doa feminismoa. Zehazki ere, gizarte-mobilizazioan aurrera handia egin du berdintasuna erraietatik ukatzen duen gaitz honen aurka: indarkeria matxista.
Kattalin Agerre / 2017-10-15 / 145 hitz
Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: “ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual”.Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela..
Galtzak soinean dantzan
Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea“akastasunarekin” lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.
Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.
Mikel Garcia Idiakez / 2017-03-21 / 165 hitz
Bi langile: Martin eta Nicole, gizona eta emakumea, bezeroekin email bidez jarduten direnak. Martin kokoteraino dago mespretxuz erantzuten dion bezero batez; halako batean konturatu da emailak Nicole izenez bidaltzen ari dela eta okerra argitu dio bezeroari. Bat-batean, oso galdera eta proposamen onak egiten dituela hasi zaio esaten bezeroa. Orduantxe erabaki zuten Martinek eta Nicolek esperimentua abiatzea…