Mikel Rodriguez / 2016-10-13 / 587 hitz
Juana Josefa Goñiren eta haren sei seme-alabaren gorpuzkiak aurkitzeko lanak bukatu ditu Aranzadik Gaztelun. Herritar anitz elkartu da sendia hil zuten tokian.
Mikel Rodriguez / 2016-10-13 / 587 hitz
Juana Josefa Goñiren eta haren sei seme-alabaren gorpuzkiak aurkitzeko lanak bukatu ditu Aranzadik Gaztelun. Herritar anitz elkartu da sendia hil zuten tokian.
Edurne Elizondo / 2016-02-19 / 1.362 hitzJa
Badira 80 urtez existitu ez diren errealitateak. Inork ez dituelako kontatu. Inork ez dituelako kontatu nahi izan. Bideko Mitxingorria memoriaren aldeko herrien koordinakundeko kide Javier Aiapek (Kaseda, 1955) urtarrilean ezagutu zuen horietako bat. “Gizon baten deia jaso genuen. Ez zigun izena erran nahi izan. Ez zigun erran non bizi den. Deus ez. Hil aurretik, 1936an Esan ikusi zuena kontatu nahi zuela; bertzerik ez”. 8 urteko mutiko bat zen gizon hura, duela 80 urte. Esako errepide zaharreko bigarren tunelaren ondoan zegoela, kamioi bat agertu zitzaion bidera. “Igo egin zuten. Hamar gizon eta emakume bat ikusi zituen, denak eskuak lotuta. Banaka jaitsi, eta buruan tiro eginez hil egin zituzten, haren aurrean”. Hiltzaileetako batek 8 urteko mutikoari erran zion herriko alkatearengana joateko, gertatu zenaren berri ematera. “Jacara joan behar zutela erran zioten, eta handik bueltan, sarraskirik ez zutela ikusi nahi han”.
Ainhoa Larrabide-Arnaiz / 2016-01-08 / 1.046 hitz
Aurten 80 urte beteko dira armada Espainiako Errepublikaren aurka altxatu zela. Okupazioak aurrera egin ahala, garbiketa politikoak egin zituzten matxinatuek Bizkaiko udaletan eta diputazioan. Erakundeetako langileen %63,03 kaleratu edo zigortu egin zituzten.
Elixabete Garmendia / 2015-09-16 / 472 hitz
Begirik kendu gabe ikusi du zortzi urteko neskatoak 36ko gerrako oroitzapenak biltzen dituen dokumentala. Amamaren —bere birramonaren— hitzei erreparatu die bereziki, eta buruan itsatsi zaio pasarte bat: «Deskarga itxi itxi bat eta gero ta-ta-ta, horik los tiros de gracia». Ohetik entzundako fusilamenduen deskripzioa.