Itziar Ugarte Irizar / 2018-03-13 / 492 hitz
Arrazakeriaren aurkako borrokan, zurrumurruak eta aurreiritziak izan daitezke oztoporik zailenak. Horiek gainditzeko alea jarri nahi du Goñik ‘Alaia, euskalduna eta musulmana’ film laburraren bidez.
Itziar Ugarte Irizar / 2018-03-13 / 492 hitz
Arrazakeriaren aurkako borrokan, zurrumurruak eta aurreiritziak izan daitezke oztoporik zailenak. Horiek gainditzeko alea jarri nahi du Goñik ‘Alaia, euskalduna eta musulmana’ film laburraren bidez.
Ikerne Zarate / 2015-12-04 / 701 hitz
Orain urtebete heldu zen Euskal Herrira Katerina Kirsanova (Ukraina, 1986), bikotekide Roman Sadovnikekin. Donetsketik ihesi atera ziren. Lana bazuen, baina hura galdu eta beste bat lortzeko aukerarik gabe eta dirurik gabe gelditu zenean erabaki zuen Kirsanovak Euskal Herrira etortzea. Errenterian bizi izan ziren lehenik, Donostian gero, eta Lezon duela bi hilabetetik. Emakume errefuxiatuen egoera gogorra dela esan du ukrainarrak: “Duzun guztia utzita, hutsetik hasi beharra duzu, ezagutzen ez duzun hizkuntza batean, eta nora jo jakin gabe”. Horretaz guztiaz mintzatu da SOS Arrazakeriak Errenterian antolatu duen Emakume errefuxiatuen egoera jardunaldietan, bere esperientzia eta hainbat lagunena ezagutarazi eta zabaltzeko.
Maite Asensio Lozano / 2015-10-08 / 887 hitz
Ikusezinak dira gizartearentzat, baina agerikoak sektorean: gehiegikeria gehien jasaten duen lanbideetako bat da etxeko langile eta zaintzaileena. Feminizatutako lan esparrua da, emakumeentzat «naturalak» direlakoan eginbeharrok, eta balio sozial txikia ematen zaienez, baldintza prekarioak dituzte, atzerritarrek batik bat: kontraturik gabe aritzen dira sarri, lanaldi luzeak egiten —atseden egunik gabe, etxean bertan bizi direnen kasuan—; oso soldata baxuak dituzte; ez dizkiete funtzioak zehazten, eta askotan lanak eransten dizkiete; abusu arrazista eta sexistak pairatzen dituzte maiz… Argi dago eremu horretan esplotazio egoerak badaudela, baina emakumerik salerosten al da horretarako? Baietz uste du Laura Salesek (Bartzelona, 1974), Surt Fundazioko ikertzaileak: «Zenbait eragilek xehetasun handiz deskribatu dituzte sektorean detektatutako salerosketa kasuak».