Kameraren atzean / 2016-02-02 / 444 hitz
Joan den astean estreinatu zuen EiTBk “Txarriboda” euskarazko thrillerra. Garrantzitsua izan ohi da euskal zinemagintzaren nondik norakoak gertutik jarraitzea, are gehiago azken urteetan ekoizpena nabarmen handitu denean. Garaño eta Goenagaren “Loreak” filmak Oscarretarako bidean izandako bultzadak balio izan du gurera errespetu gehiagorekin begiratzeko eta badirudi iraganeko tabuak pixkanaka gainditzen hasi garela.