Plastikoz elikatzen den bakterioa aurkitu dute

Juanma Gallego / 2016-03-13 / 516 hitz

Japoniako ikertzaile talde batek identifikatutako mikroorganismo bat hondakinak kudeatzeko eta kutsatutako eremuak garbitzeko zinetan erabilgarria izan daitekeen esperantza azaldu dute adituek.

Jarraitu irakurtzen

Iñigo Pérez ‘Boliki’: “Amazonas izeneko infernuko gauak ez dizkiot inori desio”

Gaztezulo / 2016/3 / 258 hitz

Zertan aldatu zara bost urte hauetan?
Ezertan ez! Beti bezala jarraitzen dut eta espero dut sekula ez aldatzea!

Jatea maite duzu eta Amazonasen hori izan omen da zure ahulezia. Zergatik?
El Conquis saioan mugaraino eramaten gaituztelako janariari dagokionez. Amazonas izeneko infernuko gauak izan ziren okerrena, ez dizkiot inori desio.

Zer ikasi duzu aurtengo Amazonaseko esperientziaz?
Oihana ez dela irudikatzen duten bezain ederra…

Unerik gogorrenetan zer izan duzu burutan?
Gaueko infernua amaitzeko egunsentiaren argia iristea, besterik ez.

Maniarik baduzu?
Maniak ez, ohiturak bai. Naturarekin hitz egiten dut, beti.

Nor miresten duzu?

Nire aita, munduko onena delako.

Zer nahiago duzu, kalimotxoa ala garagardoa?
Udan eta herriko festetan kalimotxoa, gainontzekoan, aldiz, garagardoa.

Kafea ala tea?
Tea, zalantzarik gabe.

Ura gasarekin ala gasik gabe?
Gasik gabe, beti.

Haragia ala arraina?
Haragizale amorratua naiz, beraz, haragia!

Udako goxotasuna ala neguko hotza?
Uda, arropa kentzeko ez dut arazorik…

Patxi Salinas ala Cabestany?
Salinas, fenomeno hutsa delako!

Aconcagua ala Amazonas?
Aconcagua, zalantzarik gabe, alpinista naiz eta harrizko zentinela igotzea (Ameriketako zerua) ametsa errealitate bilakatzea izan zen.

Ligatzeko zenbateraino da lagungarria ezaguna izatea?
Tira, ez dit laguntzen eta ez dut behar…

Konkistatu nahi zaituenak nolakoa behar du izan?
Bizitza gozatzeko amorratua! Segundo bakar bat ere galdu gabe…

Jarraitzaileren batekin izango duzu anekdotarik kontatzeko…
Egia esan, bai. Egun batean jarraitzaile batek idatzi zidan eta gaur egun nire neska-laguna da!

Mutil abenturazalea zara, sexuan ere?
Sexuan gehiago! Horretan arakatzea baita garrantzitsuena! Eta, noski, abenturazalea den neska batekin bada, hobe!

Zein da larrua jo duzun tokirik arraroena?
Ur gardenez beteriko arroila baten barruan, eguzkiaren izpiek jotzen gintuzten bitartean…

Amazonen laguntzaile birtualak: Hal, entzuten didazu?

Sustatu / 2016-03-09/ x hitz

Gogoratzen 2001: Espazioko Odisea filmeko Hal 9000 ordenagailua? Gero eta gertuago dago, uste baino beranduago bada ere. Amazon Echo Dot mahai gainean edukiko dugun aparteko gailua da. Galdera eta eskaerak egin diezazkiokegu ahotsez…

Jarraitu irakurtzen

“Putre funtsek mafiaren antzeko teknikak darabiltzate”

Asier Garcia Uribarri / 2916-03-04 / 815 hitz

Etxe kaleratzeak. Egunero gertatzen dira, askotan inor gutxi konturatzen bada ere. Errealitate hori mahai gainean jartzeko, Desahuciando el miedo dokumentala (Beldurra etxetik botatzen) egin du Txus San Vicentek (Lezaun, 1984), Iruñeko Hipotekak Kalte Eginikoen Plataformaren laguntzarekin. Haren lehen dokumentala da. Atzo aurkeztu zuten Nafarroako Filmotekan, eta hurrengo hilabeteetan herriz herri proiektatuko dute.

Jarraitu irakurtzen

DSS2016: Kultura? Espektakulua? Simulakroa?

Joseba Barriola / 2016-03-11 / 740 hitz

Azken bost mende hauetan merkantzien eremua zabalduz joan da. Lurraren pribatizazioak eta langileen esklabotasunak bidea egin dute, lurra eta langilea merkantzia bihurtuz. Prozesu hau ez da amaitu. Globalizazio kapitalistarekin muturreraino ematen ari da. Ez da soilik babes soziala, hezkuntza eta osasungintzaren pribatizazioa, estatuen funtzio sozialen pribatizazioa eta/edo merkantilizazioa. ADN-a, jakintza, klima, haziak, sexualitatea, afektibitatea, zaintza, ezagutza eta pentsamendua, erreprodukzio biologikoa bera… dena, merkantzia bihurtzen da. Truke balioa nagusi, “erabiltze balioa” morroi.

Jarraitu irakurtzen

Sinboloak, kate motzean loturik

Iker Tubia / 2016-03-11 / 1.206 hitz

Nafarroako egunkarietako azaletan. Albistegien hasieran. Ehunka nafar urratsei segika ikus daitezke egun hauetan. Xabierraldi garaia da. Kirolariak, jende ezaguna, eskuineko politikariren bat… denak gaztelura bidean. Batzuk gurutzea eskuetan, baina fedea aspaldi alboratu zuten asko ere batu dira. Gehienek ez dakite nondik heldu den tradizioa. Kendu egin dute lehengo eduki politiko eta erlijiosoa. Orain, nafar izateko modua adierazten dute erromesek. Zama handia dute azken urteetan sortu diren sinboloek.

Jarraitu irakurtzen

Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016

Lander Arbelaitz / 2016-03-07 / 184 hitz

Gaeliko irlandarraren aldeko Rith martxoaren 4an abiatu da. 1000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 11 egunez luzatuko den Korrikan. Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, Cill Droichead-en hasi da (Kildare) eta Dublinen amaituko da. Euskararen aldeko Korrikan egin gisan, lekukoan dagoen mezua irakurriko dute. Kasu honetan, Irlandako presidenteak idatzi du mezua.

Jarraitu irakurtzen