Javier Gomez-Elvira, Espainiako Astrobiologia Zentroko zuzendaria: «Hasieran Marte eta Lurra oso antzekoak izan ziren»
Amaia Portugal / 2013-11-28 / 1.006 hitz
NASAren ‘Curiosity’ ibilgailuari planeta gorria esploratzeko modua ematen dioten gailuetako bat da REMS meteorologia estazioa; erreminta hori garatu duen ikerketa zentroko zuzendaria Bilbon izan da egunotan, EHUko Espazio Gelak gonbidatuta.
Gabriel Kortak ‘Diot’ kaleratu du, berak sortu duen seigarren poema liburua
Erredakzioa / 2013-11-28 / 81 hitz
Seigarren poema liburua argitaratu du Gabriel Kortak, Diot. Aurrekoaren kasuan bezala —Elurra galtza motzetan, (2012)—, bera arduratu da oraingo honetan ere liburuaren argitalpenaz. Liburuaren hitzaurrean poesiarekin izan duen harremanaz mintzo da Korta, poesiari «haur batek bere amaren eskuari heltzen dion bezala» heldu zion garaia gogoratuz. «Gaztea nintzen, eta nire burua poeta bezala autodeterminatu nuen», dio, besteak beste. «17 urte nituenean poesia izan zen, nire nortasunaren eta nire askatasunaren espazio propioa». 1980an argitaratu zuen Gabriel Kortak Isiletik, bere aurreneko poema liburua.
«Nahita edo nahi gabe» galdutako USB bat ipuin liburu bihurtuta
Araitz Muguruza / 2013-11-28 / 465 hitz
Historiako hainbat garaitan daude girotuta Arrate Mardarasen ‘Pendrive’ lehen liburuko ipuinak.
Juan Bautista Eguzkitza Meaberen sermoiak kaleratu dituzte
Erredakzioa / 2013-11-28 / 146 hitz
Andres Urrutia euskaltzainburuak apailatu eta Labayruk Ikastegiak argitaratu du ‘Neure entzule maiteak’.
Ezezagunaren lurraldean
Elixabet Epelde / 2013-11-28 / 438 hitz
J.M. Coetzee Nobel saridunaren azken eleberria euskarara itzuli du Gorrotxategik: ‘Jesusen haurtzaroa’.
