Testua: Juan Kruz Igerabide Marrazkia: Kaiet Bengoetxea
Ornoak sigi-sagan
BERRIA ikasgela / 2022-06-20 / 394 hitz
Eskoliosia bizkarrezurraren makurdura eta ornoen okerdura da. Haurrei eta gazteei eragiten die batez ere, hezurrak sortzeko, osatzeko eta heltzeko prozesu betean egoten baitira. Ariketen eta kortseen bidez aurre egiten diote, eta, kasurik larrienetan, kirurgia erabilita.
Jarraitu irakurtzenBegiak ixtean ikusten duzun koloreak izen bat du: “Eigengrau”
GAZTEZULO /Jaione Dagdrømmer @hellehellei / 2022-06-20 / 204 hitz
Aleman hizkuntzan du jatorria kontzeptuak.
Jarraitu irakurtzenMunduari bira eman zion ontzia
Joseba Sarrionandia / Ares, PAMIELA argitaletxea, 2022
«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz…
Jarraitu irakurtzenEuropako hegaztien migrazioen online atlasa
Elhuyar aldizkaria / 2022-06-02 / 184 hitz
Europako Hegazti Migratzaileen Atlasa aurkeztu du Europako hegaztien eraztuntzeak koordinatzen dituen EURING erakundeak. Europan habia egiten duten 300 hegazti-espezieren migrazio-ibilbideak eta mugimenduak kontsulta daitezke online, migrationatlas.org webgunean.
Lan aitzindaria da Europa mailan, ez baitago hegaztien migrazio-ibilbideei buruzko informazio hain zehatzarekin aldera daitekeen ekimenik. Atlas hau egiteko datuak eman dituzten bulegoen artean, Aranzadiko Eraztun Bulegoa dago.
Migrazio-bidaiez eta birharrapaketez gain, hegazti espezie bakoitzerako egindako fitxak ere kontsulta daitezke. Fitxa bakoitzak Europako populazioen egoerari, joerei eta mehatxu-kategoriei buruzko informazioa jasotzen du.
Halaber, hegaztia birharrapatu zenean zein egoeratan zegoen ere ikus daiteke. Juan Arizaga, Aranzadiko Eraztun Bulegoko zuzendariaren hitzetan, “oso deigarria da ikustea 1960 baino lehen hegaztien birharrapaketa gehienak hegazti hilenak edo ehizatuenak izaten zirela. Orain joera alderantzikatu egin da, eta pozgarria da ikustea hegazti gehienak eraztunak jartzeko kanpainetan ikusten eta berreskuratzen direla”. Halaber, naturaren ezagutzaren eta kontserbazioaren alde modu altruistan eraztuntze kanpainetan egiten den lanaren balioa azpimarratu du Arizagak.
2024an, Aranzadiko Eraztun Bulegoak 75 urte beteko ditu, eta zuzendariak etorkizunerako proiektu berri bat aurreratu du: “bulegoaren mugarrietako bat izango da Euskadiko hegazti migratzaileen atlasa argitaratzea”.
Ezkabako Gotorlekuko iheslariak, 1938
Los fugados de Ezkaba 1938 / 414 hitz
1938ko maiatzaren 22an, Espainian Gerra Zibila hasi eta handik ia bi urtera, Ezkabako Gotorlekutik –San Kristobaleko Fortea ere deitzen zaio eta Iruñetik hurbil dago–, Errepublikarekiko leialak ziren 795 presok ihes egin zuten Frantziako mugara iristeko asmoz. Halako ihesaldirik ez da izan Europako historia osoan.
Jarraitu irakurtzenNola sortu gure kriptotxanpon propioa?
Urko Larrañaga / sarean.eus / 373 hitz
Hurrengo lerrootan Blockchainen oinarritutako kriptotxanpon bat nola sortu daitekeen azalduko dugu. Baina horretan sartu aurretik, kontuan izan beharreko argipen batzuk egingo ditugu.
Jarraitu irakurtzen